See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions

See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Luchino Visconti - Wikipedia, entziklopedia askea.

Luchino Visconti

Wikipedia(e)tik

Luchino Visconti, Modroneko Dukea (1906eko azaroaren 2a, - 1976ko martxoaren 17a) antzerki eta zinema zuzendaria izan zen.

Eduki-taula

[aldatu] Bizitza

Milaneko familia aberats baten baitan jaioa (ipar Italiako aberatsenetarikoa). Bere aita Modroneko Dukea izan zen, eta Viscontik sei anai-arreba izan zituen. Izandako heziketa dela eta, Viscontik kontaktua izan zuen artea eta antzerkigintzarekin, eta disziplina bakoitzeko pertsonairik garrantzitsuenekin harremanetan izan zen. Giacomo Puccini konpositorea eta Arturo Toscanini orkestra zuzendaria esaterako, edota Gabriele D'Annunzio idazlea.

Viscontik ez zuen sekula bere bisexualitatea ezkutatu, eta hainbat maitale izan zituen. Euretarik azkena, Helmut Berger, The Damned filmean Martin-en papera egin zuena. Horrez gain, Franco Zeffirellirekin ere harreman bat izan zuen.

Luchino Visconti 69 urterekin hil zen, bihotzeko bat eman ondoren. Ischiako herrian kokaturiko museo batek, bere lana omentzen du.

[aldatu] Bizitza artistikoa

1936ean, Parisera joan zen, eta zinean lan egiten hasi zen, laguntzaile moduan. Ondoren Hollywoodera bidaiatu zuen. Gianni Puccini, Antonio Pietrangeli eta Giuseppe De Santisen laguntzarekin, zuzendu zuen bere lehen pelikulako gidoia idatzi zuen. Ossessione (Obsesioa) (1943), egindako lehen filme neoerrealista. 1948ean, La Terra trema (Lurrak dardar egiten du) zuzendu zuen.

Zuzendari neo-errealista izan arren, 1950eko hamarkadan zehar bere estiloa aldatu egin zuen 1954ean Senso izeneko filma zuzendu zuenean. Filme honetan Viscontik errealismoa eta erromantizismoa batzen ditu, neo errealismoarekin apurtzeko. Garai hartan, Viscontik hainbat antzezlan zuzendu zituen, esaterako Rina Morelli-Paolo Stoppa konpainiako antzezpenak, Vittorio Gassmannekin batera.

Neo-errealismora bueltatu zen, 1960ean Rocco eta bere Anaiak zuzendu zuenean. Filmean Italia hegoaldeko inmigranteak Milanera bidaiatzen dute, etorkizun hobe baten bila. Geoffrey Nowell-Smith biografialariak esan zuen "Visconti neo-errealismorik gabe, expresionismorim gabeko Lang edota formalismorik gabeko Eisenstein baten modukoa da".

1960ko hamarkadan zehar, Viscontiren filmak pertsonalagoak bilakatu ziren. Il Gatopardo (Lehoinabarra), 1963ean egin zuen, eta Siziliako aristokraziaren gainbehera jorratzen du. Burt Lancaster aktore estatubatuarra izan zen filme honetako protagonista, Don Fabrizio printzearen paperean.

Filma AEBn eta Erresuma Batuan banatu zen, baina Twentieth-Century Fox produktoreak asko murriztu zuen luzeera, zati osoak ezabatuz. Gainera, bikoizketa oso era txarrean egin zuten. Honengatik guztiagatik Viscontik Il Gatopardo (Lehoinabarra)filma arbuiatu zuen.

1969ean egindako The Damned filmagatik, Viscontik eszenaratze onenari Oscar Sarietarako nominazio bat jaso zuen. Hala ere, ez zuen saria irabazi. Filme hau, Viscontiren filmerik ezagunenetakoa da, eta industrializazioak aberasturiko Alemaniako familia batek Bigarren Mundu Gerratean izandako gainbehera jorratzen du. Egin zuen azken filma Errugabea (1976) izan zen.

[aldatu] Zuzenduriko filmak

  • Ossessione (1943, James M. Cainen 1934ko The Postman Always Rings Twice eleberrian oinarritua)
  • Giorni di Gloria (1945)
  • La Terra trema (1950)
  • Appunti su un fatto di cronaca (1951)
  • Bellissima (1951)
  • Senso (Livia, 1954)
  • Le notti bianche (White Nights, 1957)
  • Rocco e i suoi fratelli (Rocco and His Brothers, 1960)
  • Boccaccio '70 (1961, Boccaccioren Decameronean oinarritua)
  • Il Gattopardo (The Leopard, 1963 - Giuseppe Tomasi di Lampedusaren Il Gattopardo eleberrian oinarritua)
  • Vaghe stelle dell'Orsa (Sandra of a Thousand Delights, 1965)
  • Lo Straniero (1967 - Albert Camusen L'Étranger eleberrian oinarritua)
  • La caduta degli dei (The Damned, 1969)
  • Alla ricerca di Tadzio (Telebistarako filma, 1970)
  • Morte a Venezia (Death in Venice, 1971 - Thomas Mannen eleberrian oinarritua)
  • Ludwig (1972)
  • Gruppo di famiglia in un interno (Conversation Piece, 1974)
  • L'Innocente (The Innocent) (1976)

[aldatu] Kanpo loturak

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -