Lebitarren liburua
Wikipedia(e)tik
Lebitarren liburua (grezieraz Λευιτικός, "lebitarrei dagokiena") Bibliako Itun Zaharreko hirugarren liburua da. Bertan Israel herriko kleroak (Lebiren leinuko gizonek, honengandik datorkio izena) jarraitu beharreko arau liturgikoak eta herri osoak bete beharreko garbitasun arauak eskaintzen ditu. Arau multzo horiIrteera liburuan azaldutako ituna zehatzeko gidalerroa da.
Pentateukoko liburu guztiak bezala, tradizioz Moisesek idatzitakoa zela uste izan da. Hala ere, gaur egungo Biblia aditu gehienek azken idatzia K. a. 550-400 urteen artean idatzi zela uste dute.
Liburu honetan honako gai hauek lantzen dira: Jainkoari eskaini beharreko opariei buruzko legeak, Israelgo abadeen sagaratzea, garbitasunezko arauak eta santutasunerako legea. Lege horiek israeldarren bizitza guztia arautzen dute: janaria, higienea, sexualitatea, jaiak, gizarteko harremanak...