Laissez faire
Wikipedia(e)tik
Laissez faire beste esaldi honen laburdura da "laissez faire, laissez passer". Esamolde frantses honek "utzi egiten, utzi pasatzen" esan nahi du. Lehenbizi XVII. mendeko fisiokratek erabili zuten gobernuak merkataritzan esku hartzearen kontra. Gaur egun merkatu libreko ekonomia zorrotzaren sinonimo da. Adam Smith izan zen laissez-faire teoria ekonomikoak zabaltzen nabarmen nagusitu zenetariko bat.