Kurt Gödel
Wikipedia(e)tik
Kurt Freidrich Gödel logiko eta matematikaria (1906ko apirilaren 28a - 1978ko urtarrilaren 14a), Austria-Hungariako Brünnen jaio zen, gaur egungo Txekiar errepublikan. Geroago Vienako Zirkulua gisa ezaguna izango zen taldeko kide zen, Positibismo logikoaren eskola filosofikoa sortu zutenak..
[aldatu] Logika Matematikoa
1930ean Matematiketan doktoratu zen, Lehen ordenako kalkulu logikoaren sufizientzi semantikoaren froga tesiarekin. 1931ean "Über formal unentscheidbare Sätze der Principia Mathematica und verwandter Systeme" (Principia Mathematicaetako proposizio formalki askaezinei buruz) artikulua argitaratzen du, sistema axiomatiko orotan aska ezin diren proposizioak aurki daitezkela frogatuz.
[aldatu] Herbestea eta gaixotasuna
1934ean, nazien presiogatik Estatu Batuetara ihes egin zuen, non urte bat lehenago izan zen bisitan eta Albert Einstein ezagutu zuen. Honen lagun handia egin zen eta Relatibotasunaren Legearen alderdi batzu batera landu zituzten.
Azken urteetan depresioak eta paranoiak jo zuen, bere aurkako konspirazio bat zegoela pentsatuarazi ziona. Eski maskara bat eramaten zuen non nahi giro kutsatua ekiditzeko.
Desnutrizioz hil zen 1978n, 30 kg pixatzen zituelarik, "pertsonalitate trastorno" baten eraginez.