Katowice
Wikipedia(e)tik
Katowice (txekieraz Katovice, alemanez Kattowitz) Poloniako Goiko Silesia eskualdeko hiri garrantzitsua da, Kłodnica eta Rawa ibaien artean kokatua.
Katowice Silesia barrutiko hiriburua da 1999z geroztik (1999ko urtarrilaren 1ean Katowice, Częstochowa eta Bielsko-Biała izeneko barruti zaharrak batu egin ziren Silesiako barrutian). Katowice hiriak berak 321.163 biztanle baditu ere, zonalde metropolitanoak (zeinen hiriburua Katowice da) 3.487.000 biztanle zituen 2004an.