Jokioinen
Wikipedia(e)tik
Jokioinen |
|||
---|---|---|---|
|
|||
Berezko izena | Jokioisten kunta | ||
Herrialdea | - Finlandia | ||
Eskualdea | Hegoaldeko Finlandia | ||
Lurraldea | Kanta-Häme | ||
Alkatea | Jarmo Määttä | ||
Azalera | 182,03 km² | ||
Biztanleria | 5 735 | ||
Dentsitatea | 31,5 bizt/km² | ||
Sorrera | 1873 | ||
Web-orri ofiziala |
Jokioinen Finlandiaren bihotzean aurkitzen den herria da. Historia handiko herria da baina gaur egun biztanle gutxi batzuk bakarrik ditu (6 000 inguru), izan ere herriak gerrateen ondorioz gazte asko galdu zituen eta biziraun zutenak hirietara emigratu zuten. Hala ere, gaur egun herria zeharo gaztetua dago Finlandiako industria berrien hiria delako.
[aldatu] Historia
XIII. mende bukaeran herria biztanletuta zegoela ziurtarazi daiteke. Jokioinen Tammela herriaren barne egon da XIX. mende hasierarte. Jokioinen auzo bezala ezagutzen zen, baina 1693. urtean Tammela herri barnean autonomia antzeko bat lortu zuen. Azkenik 1873. urtean Tammelatik bereizi eta gaur egun ezagutzen dugun herria sortua izan zen.
Industria garrantzitsuagatik herri XX. mende hasieran izugarri hazi zen, eta beste eskualde eta herrietan aurkitzen ziren konpainia asko eta asko Jokioinenera jo zuten. Gainera 1890. urtean Humppila-Jokioinen-Forssa trena inaguratua izan zen eta horrek hazkuntzan asko lagundu zuen ere.
[aldatu] Zer ikusi
Nekazal eta tren museoak aurkitzen dira herrian, historia luze eta interesgarria ezkutatzen dutenak.
[aldatu] Jokioinen Eliza
1631. urtean Johan Kruusek eraiki zuen hasierako eliza, baina gaur egun ezaguzten duguna honen gainean eraikitako eliza da 1862. urtean eraikitakoa. Hala ere, XVII. mendeko. urteko hainbat apaingarri (horien artean zurezko gurutze bat) kontserbatzen dira oraindik bertan. Kanpai handia aldiz, Johan Kruus gizonaren eskuz egina da, 1664. urtekoa.