ISO 639
Wikipedia(e)tik
ISO 639 araua hizkuntzentzat eta hizkuntza familientzat kodeak ematen dituen estandarretako bat da. Ataletako bi dagoeneko argitaratuak daude, besteak oraindik garatzen ari dira.
- ISO 639-1:2002 Hizkuntzak izendatzeko kodeak -- 1. atala: Alfa-2 kodea.
- Bi letrako kodeak zenbait hizkuntzentzat.
- ISO 639-2:1998 Hizkuntzak izendatzeko kodeak -- 2. atala: Alfa-3 kodea.
- *Hiru letretako kodeak hizkuntza eta hizkuntza familientzat. 1. ataleko hizkuntza guztien kodeak ere agertzen dira.
- ISO 639-3:2007 Hizkuntzak izendatzeko kodeak -- 3. atala: hizkuntzen estaldura ulergarri batentzako Alfa-3 kodea.
- 2. atalean baino kode gehiago daude, baina ez dira 2. atalean dauden hizkuntza familiak sartzen.
- ISO 639-4:2007? Hizkuntzak izendatzeko kodeak -- 4. atala: inplementazio gidak eta hizkuntzen kodeketarako arau orokorrak.
- ISO 639-5:2007? Hizkuntzak izendatzeko kodeak -- 5. atala: hizkuntza familia eta taldeentzako Alfa-3 kodea.
- ISO 639-6:2007? Hizkuntzak izendatzeko kodeak -- 6. atala: hizkuntza aldaerentzako Alfa-4 kodeak.