Fernando Urain
Wikipedia(e)tik
Fernando Urain (Deba, Gipuzkoa, 1972ko apirilaren 4a-) euskal musikaria eta zuzendaria da. Gaur egun musika ikastaroak emateaz gain, Debako Musika Bandako zuzendaria da eta herri bereko Aitzuri Abesbatzan kargu bera dauka.
[aldatu] Musikaren gaineko ikasketak
Tronpetako goi mailako ikasketak. Musikari buruzko ikastaro ugari egin ditu Toledon, Elxen, Bilbon eta Txekiar Errepublikan, besteak beste.
[aldatu] Debako Musika Banda
Urteak daramatza musika taldean, 11 urte zituelarik bertan sartuaz tronpeta jole moduan. Urteek aurrera egin ahala, 1991n hasi zen Debako Musika Banda zuzentzen Euskadi mailako hiru musika banda txapelketa irabaziz (Zalla: 1994, 1996 eta 1997).
[aldatu] Aitzuri Abesbatza
Azken boladan Debako Aitzuri Abesbatza zuzentzen ari da ere. Zumaiako Banda zuzentzen ari zenean deitu zioten abesbatza zuzentzeko (gaur egun, Zumaiako Banda Marixi Sesmak zuzentzen du). Hori 2000n izan zen, eta orduz geroztik jarraitu du lan honekin.