Espiritu Santu
Wikipedia(e)tik
Espiritu Santua kristautasunaren arabera Hirutasun Santuko hirugarren pertsona edo hipostasis-a da. Izate espirituala da, ez du gorputzik, Hirutasuneko bigarren pertsonak (Jesukristok) ez bezala.
Kristautasunaren ikuspegitik, Espiritu Santua Elizari (kristau elkarteari) indarra eta ausardia ematen dion jainkozko indarra da. Jesusek, Azken Afarian, bere apostoluei hitz eman zien Espiritua izango zutela lagun azken egunera arte. Horregatik, kristau elkartea bere salbamen bidean Espiritu Santuak gidatzen duela uste dute.
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |