Eladio Espartza
Wikipedia(e)tik
Eladio Espartza Aginaga (Lesaka,1888 - ?,1961) Lesakako kazetari eta politikari frankista ezaguna izan zen.
1937an, Arabako gobernadore zibil izendatu zuen Franco matxinatuak. Vianako Printzea erakundeko eta bere aldizkariaren zuzendari izan zen 1940 eta 1955 artean. Honez gain, Euskaltzaindiako kide izan zen sei urtez (1941-1947), baita Diario de Navarra egunkariko zuzendariorde ere.