See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions

See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Ehun Urteko Gerra - Wikipedia, entziklopedia askea.

Ehun Urteko Gerra

Wikipedia(e)tik

Crécy-ko gudua (1356) Jean Froissart-en Kronikak
Crécy-ko gudua (1356) Jean Froissart-en Kronikak

Ehun urteko gerra XIV. eta XV. mendeetan Ingalaterrak eta Frantziak burututako borroka izan zen. Gatazkaren sorreran haibat kausa daude, tartean, Frantziako tronurako zilegizko ondoretza. Gerrak, etenaldiak bazituen ere, ehun urte baino gehiago iraun zuen. Eskuarki, 1337koa da hasierako data, eta 1453koa bukaerakoa, baina Ingalaterrak Frantziak zituen feuduak zirela medio XII. mendera arte ere atzera daitezke gatazkak.

[aldatu] Frantziako zilegizko ondorengoa

Erdi Aroko legeak errege bat beste baten basailua izaten baimentzen zuen, baldin eta erresumatik kanpoko tituluak heredatu bazituen. Hori izan zen Ingalaterrako erregeen kasua. Izan ere, William I.ak, Normandiako dukea izanda, Ingalaterra konkistatu zuen 1066an.

Ezkontzek, aliantzek eta gerrek Frantzian Ingalaterrako erregeek zituzten tituluen natura aldatu zuten, baina Charles IV.aren heriotzarako (1328an), Ingalaterrako Edward III.a Guienako dukea (Akitanian) eta Ponthieuko kontea (Mantxako kanalean) ere bazen. Gainera, bere ama Charles IV.aren arreba izanda eta Frantziako erregea seme-alabarik gabe hil ondoren, Edward III.ak Frantziako tronua aldarrikatu zuen. Beste aukera nagusia Philippe III.aren biloba Valois-ko kontea izan zen.

Frantzian, gatazka konpontzeko deitutako asanbladak Valoisko hautagaia izendatu zuen errege, Philippe VI.a titulupean. Hasiera batean Edward III.ak ebazpena onartu izana eman bazuen ere, Philippe VI.a Guiena bereganatzea saiatu zenean (1337an), Frantziako tronuaren gaineko aldarrikapen berretsi zuen Ingalaterrako erregeak, eta armada Flandriara eraman zuen.

[aldatu] Gerrako kanpainiak

Frantzia 1330ean. Arrosaz Ingalaterraren menpekoa; urdinez Frantziakoa. Marraz Plantagenet (Ingalaterra) leinuak menperatu izana.
Frantzia 1330ean. Arrosaz Ingalaterraren menpekoa; urdinez Frantziakoa. Marraz Plantagenet (Ingalaterra) leinuak menperatu izana.

Erdi Aroko gerragintza harresitutako hirien kontrako kosto handiko setio luzeetan zetzan. Edward III.aren armadak Philippe VI.a (h. 1350ean) eta honen semea Jean II.a (1350-64) defentsan aritzera behartu bazituen ere, Ingalaterraren menpeko lurraldeak hedatzea oso motela izan zen.

Edward III.ak 1346ko Crécy batailan lortutako abantailaz baliatzean porrot egin zuen, eta ez zuen Calais hiria hartu. Haren semea, Edward Printze Beltzak Jean II.a atzeman zuen Poitierseko garaipenean (1356an). Honela, frantziarrak hitzarmena bilatzera behartu zituen. Calaisko Itaunetan (1360), Edward III.ak lehen Philippe VI.aren menpean zituen lurraldeen gaineko burujabetza osoa lortu zuen.

Hala ere, Jean II.a preso hil zenean, artean itaunetako kapituluak bete gabe zeudela, errege berriak, Charles VI.ak sinatutakoa beresteari muzin egin zion, eta gatazka berriro piztu zuen. Horko horretan, ekimena frantziarren esku egon zen Charles V.aren heriotzara arte, 1380ra. Orduan Ingalaterraren menpeko lurraldeen txikiagotzea eten zen.

1380tik aurrera, bi herrialdeetan boterea lortzeko barne-borrokak egon ziren, eta bien arteko gerrak segurtasun gabeko bakeari eman zion bidea. Flandriaren gaineko menpea estrategiako pauso nagusia bilakatu zen. Ingalaterran Edward III.aren bilobak, Richard II.a eta Henry IV.a boterarengatik borrokatu ziren. Frantzian, Charles V.ak zoroaldiak nozitu behar izan zituen, gobernatzeko gai ez zela. Haren izenean gobernatu nahian, anaiak elkarren kontrako borrokan sartu ziren.

Hori zela eta, Frantzian gerra zibila piztu zen Armagnac eta Borgoniar taldeen artean. Ingalaterrako Henry V.ak, frantziarren desadostasunaz baliatuta, Ingalaterrako aldarrikapenei berriro ekin zien. Armagnactarrek Frantziako erregea hildakoan, Philippengan, honen semearengan aliatua aurkitu zuen Ingalaterrak. 1422rako, ingeles-burgundiar aliantzak Akitania eta Loiratik iparraldeko Frantzia, Paris ere, bere menpean zituen.

Lurraldeen jabegoa 1429an. Arrosaz Ingalaterrakoa. Urdinez Frantziakoa. Moreaz burgundiarrekoa.
Lurraldeen jabegoa 1429an. Arrosaz Ingalaterrakoa. Urdinez Frantziakoa. Moreaz burgundiarrekoa.

Alabaina, 1422an Henry V.a hil zen, ondorengo mutila utzita. Aste batzuk geroago, Frantziako Charles VI.a hil zen, eta koroa semea Charles VII.ak hartu zuen. Gerrako atzera bueltarik gabeko unea 1429an iritsi zen, Jeanne d'Arc buru zuen armadak Ingalaterrakoa Orleans gaineko setioa altxatzera behartu zuenean. Burgundiarrek Jeanne atzeman eta ingelesei saldu bazioten ere, Philippe burgundiarren burua ohartu zen Ingalaterrak ezin izango zuela Frantzia adinako lurraldea mendean hartu baldin eta tokian tokiko nobleziak bere alde egiten ez bazuen. Hori dela eta, taldez aldatu zen 1435ean, eta Paris Frantziako erregearen azpian izatera itzuli zen. Charles VII.ak Normandia konkistatu zuen, eta, Ingalaterrako Arrosen Gerrez baliatuta, Akitania osoa ere 1453rako. Ingalaterrak Calais baino ez zuen bere menpe, zein 1558an bueltatu zuen.

Historialariek Ehun Urteko Gerra mugarritzat jotzen dute Europako nazionaltasunaren garapenean. Ingalaterrak, garaipen eta porroten ostean, Europan eskua sartzeko tentazioari uko egin zion urte luzez, eta horko erregeek barneko garapena zuten helburu.

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -