Eñaut Etxamendi
Wikipedia(e)tik
Datu pertsonalak | ||
---|---|---|
Izen osoa | Eñaut Etxamendi | |
Jaiotza data | 1935eko abuztuaren 22a (72 urte) | |
Ezterenzubi (Nafarroa Beherea) |
Eñaut Etxamendi (Ezterenzubi, Nafarroa Beherea, 1935eko abuztuaren 22a - ) euskal idazle eta abeslaria da.
Ekonomia eta nekazaritza ikasi zituen Tolosan eta zenbait urtez Afrikan eta Bretainian lanean egonik, Euskal Herrira itzuli zen, Donapaleuko "Jean Errecart "laborantzako eskolako ekonomia irakasle zela eta aldi berean Mitirinan laborari.
1967an hasi zen Ellande Larraldekin abesten eta poeta handien lerroan daukate euskaldunek.
"Maiatz" aldizkariaren kolaboratzailea da eta "Aurora" ipuin luzea argitaletxe horretan publikatu zuen.
[aldatu] Nobela
- Elurra zikindurik (1973, Mendi Berri)
- Azken elurra (1975, Egia - Imp. Cordeliers)
- Aurora (1985, Maiatz)
- Gilentegiko Gilen (1989, GAK).