Diego Lizarrakoa
Wikipedia(e)tik
Diego Ballestero de San Cristóbal y Cruzat, ezagunago frai Diego Lizarrakoa edo Didacus Stellae (Lizarra, 1524ko apirilaren 13 - Salamanca, 1578), elizgizon frantziskotar, teologo eta idazle aszetiko nafarra zen.
[aldatu] Biografia
Frantzisko Xabierkoaren loba, Toulousen eta Salamancako Unibertsitatean ikasi zuen, non greziera eta hebreera menperatu zituen. Portugalen eman zituen urte asko eta Filipe II.a Espainiakoak teologo izendatu zuen. Bere Lukasen Ebanjelioaren Enarrationes Inkisizioarekin arazoak sortu zituen.
[aldatu] Liburuak
- Tratado de la vida, loores y excelencias del glorioso apóstol y bienaventurado evangelista san Juan (Lisboa 1554).
- Tratado de la vanidad del mundo dividido en tres libros (Toledo, 1562).
- Cien meditaciones devotisimas del amor de Dios (Salamanca, 1576)
- Modus concionandi (Salamanca, 1576).