Burezur
Wikipedia(e)tik
Burezurra buruaren kanpoko babes gogorra den hezurra da, barruan garuna gordetzen duena.
Giza burezurra hurrengo sei hezurrek osatzen dute:
- Esfenoidea.
- Etmoidea.
- Hezur okzipitala.
- Hezur parietala.
- Hezur tenporala.
- Kopeta-hezurra.
[aldatu] Ezaugarriak
Garezurreko hezurrak 8 dira eta garuna babesteko kutxa gotorra osatzen dute. Aurpegiko hezurrak 14 dira. Aurpegiko hezurren artean, garrantzitsuenak masailezurrak (goikoa eta behekoa) dira, mastekatzeko erabiltzen ditugunak.
Mingainaren oinarrian bada soltean dagoen hezur bat, hioides izenekoa.