Baruch Spinoza
Wikipedia(e)tik
Baruch Spinoza, baita ere Benedictus de Spinoza edo Bento de Espinosa (Amsterdam, 1632ko azaroaren 24a - Haga, 1677ko apirilaren 21a) filosofo judu sefardi holandarra zen, kartesianismo kritikoaren oinordekoa. XVII. mendeko hiru filosofo arrazionalista handietakotzat jotzen da, René Descartes frantsesa eta Gottfried Leibniz alemaniarrarekin batera.