Bahaullah
Wikipedia(e)tik
Bahá'u'lláh (arabieraz بهاء الله, "Jainkoaren Aintza"), jaiotzez Mírzá Husayn Alí-i-Nurí, pertsieraz میرزا حسینعلی نوری, (Teheran, 1817 - Palestina, 1892) Bahaismoaren sortzaile pertsiarra izan zen.
[aldatu] Biografia
Bahá'u'lláh 1817ko azaroaren 12an jaio zen Teheranen, bertako familia noble batean. Bere familia Pertsiako inperioko jatorria zuen eta aberastasun eta jabego ugari zituzten. Gortean zuen egoerak ematen zizkion hobariak alde batera utzita, bere begokotasunez eta eskuzabaltasunez ezaguna zen eta bere herritarren maitasun sakona irabazi zuen.
Burupeak laster amaitu ziren Báb-en mezuaren alde azaldu zenean. Báb-en hilketa eta gero bábí-en aurka sortu zen bortxakeripean Bahá'u'lláh-k bere jabego guztiak galdu, eta atxilotuta, torturatuta eta erbesteratuta izan zen. Hasiera batean Bagdad-era bidali zuten eta han 1863. urtean Báb-ek agindutakoa Bera zela aldarrikatu zuen. Bagdad-etik Konstantinoplara, Adrianopolis-a (Edirne) eta azkenean 1868. urtean Lur santuan dagoen 'Akká-ra (Akre) iritsi zen preso.
Adrianopolis-etik eta geroago 'Akká-tik bere garaiko agintariei erlijioaren historian nabarienetakoak sailkatu beharko genituzkeen eskutitz saila bidali zien. Eskutitz horietan gizateriaren baterapen hurbila eta munduko zibilizazio berriaren sorrera aldarrikatzen zuen. XIX. mendeko lehendakari, enperadore eta erregeen arteko tirabirak konpondu, armamentuak murriztu, eta indarrak munduko bakea ezartzeko erabil zitzaten deialdia egin zien.
Bahá'u'lláh Bahjí-n hil zen, 'Akká-ko iparraldean eta han lurperatu zuten. Bere ikasbideak ekialde ertainetik haraindi zabaltzen hasi ziren laster eta mundu mailako erkidegoa sortu dute.
[aldatu] Idazlanak
Bahá'u'lláh-k 15.000 taula inguru idatzi zituen arabieraz gehienak eta pertsieraz besteak, horietatik 7.160 artxibatuta daude Karmel mendiko Idazteunen Ikasketarako Zentroko eraikinean. Taulen mikrofitxa kopiak ere salbu daude munduan zehar hainbat lekutan. Bere testu asko ebatsiak edo txikituak izan dira, beste hainbeste partikularren esku daude oraindik orain.
Taula gehienek orri bat edo bi hartzen dituzte, pertsona zehatz bati zuzenduak dira haien galderei erantzuteko edo adorea emateko. Bere birbilobak, Shoghi Effendi-k, ehundaka orri ingeleratu zituen bizi zen artean: Ataletan 166 pasarte, Otoitzak eta gogoetetan 184; beste taula batzuk, aldiz, liburu mardulak osatzen dituzte. Itzulpen horiek oinarritzat hartzen dira bahá'í idazteunen itzulpenak, bai ingelera, bai beste hizkuntza guztietara egiteko.
Hona hemen Taula ezagunen zerrenda:
- (1852) Rashh-i-'Amá: "Euri-lanbro"
- (1857-58) Chahár Vádí: "Lau haranak"
- (1857-58) Kalimát-i-Maknúnih: "Hitz Izkutuak" (euskaratua)
- (1857-63) Haft-Vádí: "Zazpi haranak"
- (1857-68) Asl-i-Kullu'l-Khayr: "Jakituriazko Hitzak"
- (1862) Kitab-i-Iqan: "Ziurtasunaren liburua"
- (1863) Lawh-i-Ayyúb: "Job-en taula"
- (1863) Lawh-i-Malláhu'l-Quds "Marinel Santuaren taula"
- (1864-68) Mathnavíy-i-Mubárak: "Bedeinkatuaren Olerkia"
- (1864-68) Súrihs of Hajj "Erromesaldiko taula"
- (1865) Lawh-i-Ahmad "Ahmad-en taula" Arabieraz
- (1865) Lawh-i-Ahmad "Ahmad-en taula" Pertsieraz
- (1865-66) Lawh-i-Bahá "Aintzaren taula"
- (1865-66) Súriy-i-Damm "Odolaren taula"
- (1866) Lawh-i-Rúh "Izpirituaren taula"
- (1866-68) Lawh-i-Ashraf "Zintzoaren taula"
- (1867-68) Súriy-i-Mulúk "Erregearen taula"
- (1867-68) Súriy-i-Ghusn: "Adarraren taula
- (1867-69) Lawh-i-Sultán: "(Nasiri'd-Din Shah) Subiranoaren taula"
- (1867) `Lawh-i-Napulyún: "Napoleon III-ari zuzendutako I. taula"
- (1868) Lawh-i-Ra'ís: "Ali Pasha, Lehen ministroari zuzendutako taula"
- (1868-70) Lawh-i-Malik-i-Rus: "Tsar Alexander II-ari zuzendutako taula"
- (1868-70) Lawh-i-Malikih "Victoria erreginari zuzendutako taula
- (1869) Lawh-i-Ridván: "(Ridván) Paradisuko taula"
- (1869) Lawh-i-Fu'ád "Fu'ád Páshá-ri zuzendutako taula"
- (1869) Lawh-i-Napulyún "Napoleon III-ari zuzendutako II. taula"
- (1869) Lawh-i-Páp: "Pius IX aita santuari zuzendutako taula"
- (1869) Súriy-i-Haykal: "Gorputza/Tenpluaren taula"
- (1870-75) Lawh-i-Tibb: "Medikuari zuzendutako taula"
- (1870-77) Lawh-i-Mánikchí Sáhib: "Mánikchí-ri zuzendutako taula"
- (1870-77) Lawh-i-Haft Purshish "Zazpi Galderen taula"
- (1871) Lawh-i-Qad Ihtaraqa'l-Mukhlisún "Suzko taula"
- (1873) Kitáb-i-Aqdas: "Libururik sakratuena"
- (1873-74) Lawh-i-Hikmat:, "Jakituriaren taula"
- (1877-79) Lawh-i-Burhán: "Adierazpenaren taula"
- (1879-91) Tajallíyát: "Distirak"
- (1879-91) Bishárát "Berri pozgarriak"
- (1879-91) Lawh-i-Ittihád: "Batasunaren taula"
- (1879-91) Súriy-i-Vafá: "Vafa-ri, Muhammad Husayn-i zuzendutako taula, 'Vafá'" ["fideltasuna"]
- (1879-91) Kalimát-i-Firdawsíyyih: Paradisuko Hitzak
- (1879-91) Lawh-i-Aqdas "Taularik sakratuena" edo "Kristauei zuzendutako taula"
- (1879-91) Kitáb-i-`Ahdí "Itunaren liburua"
- (1879-91) Lawh-i-Dunyá: "Munduko taula"
- (1882) Lawh-i-Maqsúd: "Desiratuaren taula"
- (1885-88) Ishráqát: "Ospeak"
- (1888) Tarázát: "Edergarriak"
- (1891) Lawh-i-Karmil "Karmel mendiko taula"
- (1891) Lawh-i-Ibn-i-Dhib: "Otsoaren semeari idatzitako gutuna"