Arkatz
Wikipedia(e)tik
Arkatza orokorrean paperean idatzi edo marrazteko erabiltzen den tresna da. Grafito eta buztinezko ziri bat izaten du barrualdean, gehienetan zurezko estalkiarekin. Arkatzarekin idatzitakoa erraztasunez ezabatu daiteke ezabagoma bat erabiliz.
[aldatu] Arkatz bigunak eta gogorrak
Grafitozko arkatz motak:
- Arkatz bigunak: Mina oliotsua, erraz puskatzekoa, beltzarana eta oso potoloa da. B hizkiz identifikatzen dira eta lan artistikoetan erabilgarriak dira, itzalak eta beste efektuak egiteko erabil daitezkeelako.
- Arkatz gogorrak: Mina lehorra eta grisa, eta zerbait txikiagoa. H hizkiarekin identifikatzen da. Honekin marra fina, eta gris argitsua egiten da. Marrazki teknikoetan erabilgarria.
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |