Alberto Ormaetxea
Wikipedia(e)tik
Alberto Ormaetxea Ibarluzea (Eibar, 1939 apirilaren 7 − Donostia, 2005 urriaren 28) futbol jokalari eta entrenatzailea zen, Errealarekin batik bat.
Hain zuzen ere, Errealeko inoizko entrenatzailerik hoberena da, estatistika hoberenak lortu baitzituen, tartean taldeak dituen Espainiako Futbol Liga Txapelketa biak irabaztea, Espainiako Superkopa. Halaber 1983an Europako Kopan final-erdietara iritsi zen, nazioarteko txapelketa batean taldeak daukan markarik onena izanda.
Eduki-taula |
[aldatu] Jokalaria
1958an hasi zen S.D. Eibar taldean. 1962an Real Sociedadera jo zuen. Talde donostiarrean jokatu zuen 1974. Urtera arte. 1967an bigarren mailatik lehenengora igo zen Reala bera jokalari zela.
[aldatu] Entrenatzailea
1974an hasi zen Rafael Iriondo, Andoni Elizondo eta Jose Antonio Irulegiren laguntzaile lanetan. 1978-1979 denboraldian hau zuen bere gain lehen taldeko entrenatzaile lanaren erantzukizuna, 1984-1985 denboraldia amaitu arte. Ondoren Alacanteko Hércules Club de Fútbol taldean aritu zen.
[aldatu] Irabazitako txapelketak
- Espainiako Lehen Maila (2) :
- 1981, 1982
- Espainiako Superkopa (1) :
- 1982
[aldatu] Entrenatzaile estatistikak Errealean
- Partida jokatuak 324
- Partida irabaziak 157
- Partida berdinduak 87
- Partida galduak 80
- Aldeko golak 451
- Kontrako golak 280