Schutzstaffel
Wikipedia(e)tik
SS, alemaniarezko Schutzstaffelen ('babeserako taldea') laburdura da. SS Alderdi Naziaren talde paramilitarra izan zen, SAko kideek sortuta 1925ean Adolf Hitleren zaindari pertsonal bezala eta alderdiaren bilerak zaintzeko.1929ko urtarrilaren 6ean Hitlerrek Heinrich Himmler izendatzen du SSetako buru bezala, orduan 280 kide soilik zituena. 1932rako 52.000 kide zituen eta urtebete geroago, 209.000.
1932a baino lehen SSek SAren uniforme antzekoa erabiltzen zuten, kaskezurraren edo Totenkopf sinbolodun txapel eta gorbata beltz batekin soilik desberdintzen zirelarik. Geroago uniforme beltza autatu zuten eta Bigarren Mundu Gerra baino lehenxeago, grisa. Alemaniarrek SSen disziplina miresten zuten, SAekokin alderatuta, zeinek zentzugabeko indarkeri ekintzak burutzen zituzten. Beraien lema "Nere ohorea lehialtasuna da" (Meine Ehre heißt Treue) zen.
Bigarren Mundu Gerraren hasiera hurbil, SSetako kideak 250.000 ziren, eta hau dela eta Waffen-SSak sortu ziren 1940, Wehrmachtarekin, alemaniar milizia erregularra, batera borrokatzeko.
SSak indar eraginkor eta hilgarria izan zen Bigarren Mundu Gerra osoan zehar. Izena nahikoa zen edozein pertsonatan izua sortzeko. Hitlerrek kontzentrazio eremuen ardura eta konkistatuako herrialdeak kontrolatzeko lana eman zieten.
Gerra amaitzean, SSetako ofizio ohi talde batek Argentinara ihes egin eta ODESSA ("Organisation der ehemaligen SS-Angehörigen")izeneko nazi iheslarien sare bat eratu zuten, Adolf Eichmann, Josef Mengele, Erich Priebke eta beste gerra gaizkile askori babesa eman ziona.
1946ko irailaren 30ean, Nurenbergeko epaiketetan SSak erakunde gaizkile bezala izendatu zuten.