Peipus
Wikipedia(e)tik
|
||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Kokapena | ||||||
Koordenatuak | Koordenatuak: | |||||
Garaiera | 30 m | |||||
Eremua | 3.555 km² | |||||
Bataz besteko sakonera | 7,1 m | |||||
Gehienezko sakonera | 15,3 m | |||||
Arroa | 47.800 km² | |||||
Ertzaren luzera | 520 km | |||||
Betebidea | Emajõgi, Velikaya ibaia | |||||
Hustubidea | Narva ibaia | |||||
Uharteak | Piirissaar, Kolpin, Kamenka | |||||
Hiriak | Mustvee, Kallaste |
Peipus (estonieraz: Peipsi-Pihkva järv; errusieraz: Чудско-Псковское озеро; alemanieraz: Peipussee) Estonia eta Errusiako mugan dagoen lakua da, Iparraldeko Europan.
Peipus Estoniako lakurik handiena eta Europako bostgarrena da, Errusiako Ladoga eta Onega, Suediako Vänern eta Finlandiako Saimaa eta gero.
Peipus lakuak 3.500 km² azalera du eta hiru zatitan banatuta dago:
- Peipsi lakua (estonieraz: Peipsi järv; errusieraz: Чудское озеро) iparraldeko aldea da. 2.670 km² du.
- Pskov (Pihkva) lakua (estonieraz: Pihkva järv; errusieraz: Псковское озеро) hegoaldeko aldea da. 710 km² du.
- Laku epela (estonieraz: Lämmijärv; errusieraz: Тёплое озеро) alde biak lotzen duen kanala da. 170 km² du.
Lakuan 30 ibai inguru dute ahoa, nagusiak Emajõgi eta Velikaya izanik.
1242an, lakuan Peipus lakuaren bataila egin zen (Errusian "Izotz gaineko bataila" izenaz ezaguna) Teutondar Zaldikoak eta Alexander Nevskiren novgorodarren artekoa.