Ladoga lakua
Wikipedia(e)tik
|
||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Iparraldeko kostaldea. |
||||||
Kokapena | Errusia | |||||
Garaiera | 5 m | |||||
Zabalera | 138 km | |||||
Luzera | 219 km | |||||
Bataz besteko sakonera | 51 m | |||||
Gehienezko sakonera | 230 m | |||||
Arroa | 17.700 km² | |||||
Betebidea | Svir ibaia, Volkhov ibaia, Vuoksi ibaia | |||||
Hustubidea | Neva ibaia | |||||
Uharteak | 660, Valaam uhartea barne. |
Ladoga lakua (errusieraz: Лáдожское Óзеро; finlandieraz: Laatokka) Kareliako Errepublika eta Leningradoko oblast artean kokaturiko ur gezatako lakua da, Finlandiako mugaren gertu. Europako aintzirarik handiena da eta munduko hamabosgarrena. Bere 17.700 km² arean 660 uharte daude, 435 km². Uharte gehienak ipar-ekialdeko kostaldean daude, Valaam uhartedi famatua barne. Lakua Finlandiako golkoan itsasoratzen du (Itsaso Baltikoan) Neva ibaiaren bidez.
Bere 276.000 km² eskualdean 50.000 laku eta 10 kilometro baino handiagoak diren 3.500 ibai daude baina uraren %85 bere ibaiadar nagusitik dator:
- Svir ibaia, Onega lakutik (hego-ekialdea)
- Vuoksi ibaia, Finlandiako Saimaa lakutik (mendebaldea)
- Volkhov ibaia, Ilmen lakutik (hegoaldea)
Ladoga lakua nabigatu daiteke, eta Volga-Baltiko bide nabigagarriaren zati da Itsaso Baltikoa eta Volga ibaia elkartzen duena.
[aldatu] Historia
Lakua baregoak eta Bizantziar Inperioa lotzen zituen komertzial ibilbidearen zatia izanik, errusiar antzinako hiriburua, Staraya Ladoga, lakutik hartzen du bere izena.
1617 eta 1721 artean, lakua Errusia eta Suedia arteko muga zen, gero, 1812 eta 1940 artean, Finlandia eta Errusia artekoa.
Leningradoko setioan (1941-1944), Ladoga lakua zen hiria hornitzeko bide bakarra, ibilbidea "Bizitzaren Bidea" izena zuen. Bigarren Mundu Gerra eta gero, Finlandiak Kareliako Errepublikako eskualdea galdu zuen. Finlandiar gehiengoak erbesteratuak ziren, nahiz eta bertoko batzuk SESBen geratu ziren.
[aldatu] Hiri nagusiak
Ladoga lakuaren kostaldean dauden hiri nagusiak hauek dira:
- Shlisselburg
- Novaya Ladoga
- Syasstroy
- Pitkyaranta
- Sortavala
- Lakhdenpokhya
- Priozersk