Pandora
Wikipedia(e)tik
Pandora (greziera zaharrez Πανδώρα, Pandốra, "dohain guztiak") Greziako jainkoek sortutako emakumea da. Pandorak "denen opari" esan nahi du, izan ere, jainko guztiak jarri zuten zerbait sortua izan zenean. Zeusek egindako lehen emakumea izan zen, Prometeo zigortzeko, honek gizadiari suaren sekretua erakutsi eta gero.
Giza gaitz eta zoritxar guztiak barruan zituen kaxa zeukan. Epimeteorekin ezkondu eta honek kaxa ireki egin zuen: munduan zehar gaitz guztiak zabaldu ziren orduan eta kaxaren hondoan itxaropena baino ez zen gelditu.
Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |