Grezia
Wikipedia(e)tik
Greziar Errepublika Ελληνική Δημοκρατία |
|||||
---|---|---|---|---|---|
|
|||||
Goiburu nazionala: Ελευθερία ή Θάνατος ( Askatasuna ala Hil ) |
|||||
Ereserkia: Ύμνος εις την Ελευθερίαν | |||||
Hiriburua | Atenas 38°00′ N 23°43′ E |
||||
Hiri handiena | Atenas | ||||
Hizkuntza ofiziala(k) | Greziera | ||||
Gobernua
Presidentea
Lehen Ministroa |
Errepublika2 Károlos Papoúlias Kóstas Karamanlís |
||||
Independentzia - Aldarrikatua - Onartua |
Otomandar Inperiotik 1821 martxoaren 25 1889 |
||||
Eremua - Guztira - ur % |
131.9403 km² (70.) 0,86% |
||||
Biztanleria - Estimaketa (2005) - Errolda (-) - Dentsitatea |
11.244.118 (72.) - 80,9 biztanle/km² (87.) |
||||
Dirua | Euroa4 (€) (EUR ) |
||||
Ordu eremua - Udan (DST) |
UTC (UTC +2) Bai (UTC +3) |
||||
Interneteko domeinua | .gr | ||||
Telefono aurrezenbakia | +30 |
||||
Herritarra | greziar, greko1 | ||||
1Antzinako Greziari heleniar dagokio 2 monarkia erreferendumean baztertua 1974ko abenduaren 8an 3309,050 m2 aintziretako, ibaietako eta Egeo itsasoko uharteak kontuan hartuta 42001 baino lehen drakma |
Grezia Europa hegoaldeko estatua da, Europar Batasuneko kidea. 3.000 uharte ditu herrialdeak, Kreta guztien artean handiena.
Atenas (Αθήνα) da hiriburua.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
Sakontzeko, irakurri: Greziako historia
Antzinako Grezia Mendebaldeko Zibilizazioaren jatorrizko kulturatzat hartzen da. Greziar kulturak Erromatar Inperioan itzelezko eragina izan zuen, baita Pizkundean eta beste ondorengo aroetan ere. Eragin hau hizkuntzan, politikan, hezkuntzan, filosofian, zientzian eta arteetan izan zen. Antzinako Grezia Iberiar penintsulatik Itsaso Beltzeraino grezieraz berba egiten zuten lurraldeez osatua zen.
Zibilizazio minoikoa Brontze Aroko kultura aurrehelenistiko bat da, Kretako irlan k.a. 3000 eta 1200 urteen artean garatua. Izen hau, bere aurkitzaileak, Arthur Evansek, Knososeko jauregia (kultura honen adierazgarriena) Minos eta Minotauroaren kondairarekin lotu zuen.
Kultura horien gainbeheraren ondoren, K. a. 800dik aurrera, Egeo Itsasoaren inguruan, Italiako hegoaldean baita Mediterraneoko iparraldean eta Itsaso Beltzako kostaldean ere, greziar hiri-estatuak hedatu ziren. Pertsiarren inbasioei eutsita, oparotasun ekonomikoa eta kulturala garatu ziren, eta aurrekaririk ez zeukaten arkitektura, literatura, zientzia eta filosofia mailetara iritsi ziren. Nagusitasuna zela eta ika-mikan, Atenasek eta Espartak gerra ankerra borrokatu zuten, eremu osorako krisia ekarriz. Horretaz baliatuta, Mazedonia, iparraldeko erresuma, nagusitu zen, eta Alexandro Handia buru zutela, Ekialde Ertaina konkistatu zuten, greziar kultura eta aro helenistikoa zabalduz. Erromatarren garaipen militiarrak garai horri amaiera ekarri zuen K. a. 146an.
Antzinako Erromaren gainean eragin itzela izan arren, Grezia Erromatar Inperioko probintzia bilakatu zen Grezia. Inperioa bitan banandu zenean, ekialdeko zatian greziarra zen kultura nagusia. Bizantziar Inperioan greziera izan zen hizkuntza nagusia. Erasoak eraso, XV. mendera arte, inperio horrek zutik iraun zuen hamaika mendez. Otomandarren eskutan erortzean (1453), Konstantinoplako jakintsu asko mendebaldera migratu ziren, Pizkundearen eragile bat izanik. Nolanahi ere, greziar ortodoxoen kohesiorako, eta ondorengo nortasun greziarra osatzeko, oso lagungarria izan zen erlijioan banantzeko sistema otomandarra.
Otomandar Inperiotik Greziak independentzia gerraren bidez lortu zuen 1821 eta 1829 bitartean. Hortik aurrera, Grezia eta Turkiaren arteko hartu-emanak gatazkatsuak izango dira oso, lurraldearen gaineko aldarrikapenak direla medio. Ioannis Kapodistrias aukeratu zuten errepublika berriko lehen buruzagitzat 1827an. Edonola ere, hil ostean, Mendebaldeko Botereek Wittelbach leinuko monarka bat ezarri zuen.
Balkanetako Gerretan, Greziak bere mendeko lurraldea eta populazioa areagotu zituen. Hurrengo urteetan, Konstantino I.aren eta Eleftherios Venizelos lehen ministroaren arteko tirabirek herrialdea elkarrenganako oso bortitzak ziren bi alderditan banandu zuten. Lehen Mundu Gerraren ostean, Grezia Mustafa Kemal buru zuen Turkiaren kontra borrokatu zen. Ondorioz, Lausanneko Itunean ezarri zen bezala, elkarren arteko populazio-mugimendu handiak burutu ziren. Greziak Anatoliatik etorritako 1.5 milioi laguni harrera eman behar izan zien.
Hurrengo urteetan, ezegonkortasuna eta estatu-kolpeak nagusitu ziren. Italia faxistak 1940ko urriaren 28an amore emateko eskatu zion Greziari. Ioannis Metaxas diktadoreak ezaguneko "OXI" (EZ) erantzun zion ultimatumari, eta Italiak eraso zuen. Albanian Italiako armada geldiarazi arren, alemaniar indarren aurrean erori zen Grezia. Nolanahi ere, greziar erresistentziak arazo franko eman zizkien okupatzaileei.
Askatu ondoren, erregezaleen eta komunisten arteko gerra zibila piztu zen. Horrek hurrengo 30 urtetarako ika-mikak eta krisialdi ekonomikoa zabaldu zituen herrialde osoan. 1967ko apirilaren 21ean militarrek, AEBetako babespean, estatu-kolpea eman zuten. 1973ko azaroan kontra estatu-kolpe batek Dimitrios Ioannides diktatore ezarri zuen. Hala ere, 1974ko uztailaren 20an, Turkiak Zipre inbaditzean, diktadura bertan behera erori zen.
Konstituzio demokratikoa indarrean jarri zen 1975ean, eta, erreferendumen bidez, monarkia deuseztatu zen urte horretan ere. Erbestetik itzulita, Konstatinos Karamalisek Demokrazia Berria alderdia eta Andreas Papandreuk PASOK alderdi sozialista osatu zuten, hurrengo hamarkadetan herrialdeko politikagintzan alderdi garrantzitsuenak. 1981eko urtarrilaren 1ean Europar Batasunean sartu zen eta 2001ekoan euro dirua hartu zuen.
[aldatu] Banaketa administratiboa
Sakontzeko, irakurri: Greziaren banaketa administratiboa
Grezia 13 periferiatan banatua dago (hauetako 9 kontinentean et beste 4 uharte taldeek osatuak). Autonomia gune bat ere bada, Atos Mendia (Agio Oros, "Mendi Santua"), Erdialdeko Mazedonia periferiaren mugan.
Periferia hauek guztira 51 prefekturatan (nomoi) azpibanatuak daude.
Mapa | Zkia | Greziako periferiak | Hiriburua | Eremua | Biztanleria |
---|---|---|---|---|---|
1 | Atika | Atenas | 3.808 km² | 3.761.810 | |
2 | Grezia Erdialde | Lamia | 15.549 km² | 605.329 | |
3 | Erdialdeko Mazedonia | Tesalonika | 18.811 km² | 1.871.952 | |
4 | Kreta | Iraklio | 8.259 km² | 601.131 | |
5 | Ekialdeko Mazedonia eta Trazia | Kavala | 14.157 km² | 611.067 | |
6 | Epiro | Ioanina | 9.203 km² | 353.820 | |
7 | Joniar Uharteak | Korfu | 2.307 km² | 212.984 | |
8 | Ipar Egeo | Mitilene | 3.836 km² | 206.121 | |
9 | Peloponeso | Kalamata | 15.490 km² | 638.942 | |
10 | Hego Egeo | Ermupoli | 5.286 km² | 302.686 | |
11 | Tesalia | Larisa | 14.037 km² | 753.888 | |
12 | Mendebaldeko Grezia | Patras | 11.350 km² | 740.506 | |
13 | Mendebaldeko Mazedonia | Kozani | 9.451 km² | 301.522 | |
- | Atos Mendia (autonomia) | Karies | 390 km² | 2.262 |
[aldatu] Kultura
[aldatu] Arkitektura greziarra
Sakontzeko, irakurri: Arkitektura greziarra
Arkitektura greziarra Antzinako Greziaren zibilizazioak garatu zuen arkitektura da. K. a. 776tik I. mendera arte garatu zen. Greziar zibilizazioa mende luzeetan garatutako eragin ugariz loratzen da. Greziar zikloan, bi garai nagusi bereizten dira, aurrehelenikoa eta greziarra
[aldatu] Kirola
[aldatu] Kanpo loturak
Europa | ||
---|---|---|
Herrialdeak: Albania Alemania Armenia Andorra Austria Azerbaijan Belgika Bielorrusia Bosnia-Herzegovina Bulgaria Danimarka (Faroe Uharteak) Erresuma Batua (Gibraltar Man Uhartea Guernesey Jersey) Errumania Errusia Eslovakia Eslovenia Espainia Estonia Finlandia (Aland Uharteak) Frantzia Georgia Grezia Herbehereak Hungaria Irlanda Islandia Italia Kosovo Kroazia Letonia Liechtestein Lituania Luxenburgo Malta Mazedoniako Errepublika Moldavia Monako Montenegro Norvegia ( - Svalbard eta Jan Mayen Uharteak) Polonia Portugal San Marino Serbia Suedia Suitza Turkia Txekiar Errepublika Ukraina Vatikano Hiria Zipre |
Europar Batasuneko kideak | ||
---|---|---|
Alemania • Austria • Belgika • Bulgaria • Danimarka • Erresuma Batua • Errumania • Eslovakia • Eslovenia • Espainia • Estonia • Finlandia • Frantzia • Grezia • Herbehereak • Hungaria • Irlandako Errepublika • Italia • Letonia • Lituania • Luxenburgo • Malta • Polonia • Portugal • Txekiar Errepublika • Suedia • Zipre Sartzeko negoziatzen ari direnak: Kroazia • Turkia · Mazedonia |