Mitologia
Wikipedia(e)tik
Mitologia (grezieraz μυθολογία, hau da, μύθος mito eta λόγος hitzaldia) mitoak, hau da, natura eta gizakien auziak azaltzen dituen fantasiazko istorioak, kontatzea da. Gaur egun, bi esanahi nagusi ditu hitzok: alde batetik, kultura edo erlijio batek duen mito-multzoa, edo, beste aldetik, mito-multzo hori biltzen, aztertzen eta interpretatzen duen jakintza arloa.
[aldatu] Mitoak
Mitoen gai nagusiak kultura guztietan ematen dira, baina itxura eta esateko modua aldatuz.
- Jatorri mitoak: munduaren, hiri baten edo arraza/kultura baten jatorria azaltzeko.
- Erritu mitoak: ohitura batzuen zergatikoa azaltzen dituztenak, jainko bati atsegin emateko edo ezbeharrak sahiesteko.
- Gurpen mitoak: jainko baten bizitza eta lorpenak azaltzeko.
- Ospe mitoak: agintari edo heroien leinua ezagutarazteko.
- Amaiera mitoak: munduaren edo zibilizazioaren amaiera aurreikusteko (mito eskatologikoak):
- Gizarte mitoak: gizartearen ohitura edo jokabide batzuk frogatzeko (gurpen mitoen antzekoak izaten dira eta legea hausteak dakarren arriskuaz dihardute).
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kulturaka
- Euskal mitologia
- Egiptoko mitologia, Erromatar mitologia, Greziar mitologia, Inkar mitologia, Txinatar mitologia