Nafarroako Klinika Unibertsitarioa
Wikipedia(e)tik
Nafarroako Klinika Unibertsitarioa edo gazteleraz Clínica Universitaria de Navarra (CUN) Iruñean dagoen ospitale pribatu ezaguna da, Osasunbidea zerbitzu publikotik kanpo dagoena. Bestela, Nafarroako Unibertsitatearekin elkarlanean dago. Madrilen kanpo kontsulten zerbitzua ere eskaintzen dute.
Gaur egun, 2.000 pertsona inguruk lan egiten dute ospitale honetan. Onkologiaren arloa lantzen dute bereziki. Bestela, transplanteak egiten dituzte organo hauekin: Hezur-muina, gibela eta giltzurruna.
Opus Dei elkarte kristauarekin lotuta dago.
[aldatu] Historia
- 1962an inauguratu zuten ofizialki Iruñean.
- 1969an bigarren faseari ekin zioten, zerbitzua 200 ohera zabalduz.
- 1976an hirugarren fasea amaitu zuten, kanpo kontsultak zabalduz.
- 1984an laugarren fasea burutu zuten, teknologia berriak bereganatuz: Erresonantzia magnetikoa, medikuntza nuklearra eta abar.
- 1997an kanpo kontsulten eraikin berria inauguratu zuten, 18.000 m2 daukana.
- 2005ean bukatu zen bosgarren fasea, 8 solairuko eraikina osatuz.