Gurutzetako Ospitalea
Wikipedia(e)tik
Gurutzetako Ospitalea Bilboaldeko ospitale nagusia da, Barakaldoko udalerrian kokatua. Halaber, Osakidetzako erietxerik garrantzitsuena da, hainbat arlotan erreferentziazkoa EAEtik kanpo ere bai. Ospitalea Espainiako iparraldean dagoen handiena da.
[aldatu] Historia
Sakontzeko, irakurri: Euskal Herriko medikuntzaren historia
Bilboaldean eraiki zen bigarren erietxe nagusia izan zen, 1955. urtean. Izandako lehen izena "Residencia Sanitaria Enrique Sotomayor" izan zen. Hasieran 300 ohe baino ez zeuzkan arren, urteetan zehar eginiko handitzeek 2.000 ohera igo dute kopuru hori. Orain ere handitze prozesuan dago ospitalea, eta ospitalearen handitzearekin batera heliportu bat eraikiko da.
Jarduera asistentziala 1955eko uztailaren 20ean hasi zen, apendizitiseko diagnostikoa egin zioten pertsona batekin.
Gaur egun hain famatua den Erredura Handien Unitatea 1972an sortu zen.
1979ean lehen giltzurrun transplantea egin zen, eta hiru urte beranduago 1982ean, kornea baten lehen transplantea.
1993ean larrialdietarako gune berria egokitu zen ospitalearen sarreran, eta haurrentzako unitatea berriztu egin zen.
Bilbotar gehienak ospitale honetan jaiotzen dira, nahiz eta gero Bilbon erroldatu. Barakaldoko Gurutzeta auzoan kokatua dago ospitalea, behinhola industriaz inguraturik zegoen gunean. Gurutzetako ospitalea Bizkaiko industrializazio prozesuaren ikurretako bat da.
[aldatu] Ikus, gainera
- Euskal Herriko ospitaleak
- Gurutzetako geltokia
[aldatu] Kanpo loturak
Euskal Herriko ospitale publikoak | ||
---|---|---|
Basurtuko Ospitalea • Bidasoako Ospitalea • Debagoieneko Ospitalea • Donostia Ospitalea • Galdakaoko Ospitalea • Gurutzetako Ospitalea • Klinika Unibertsitarioa • Mendaroko Ospitalea • San Eloy Ospitalea • Santiago Ospitalea • Txagorritxu Ospitalea • Virgen del Camino Ospitalea • Zumarragako Ospitalea |