Marie Antoinette
Wikipedia(e)tik
Maria Antonia Josepha Johanna von Habsburg-Lothringen (Viena, 1755eko azaroaren 2a - Paris, 1793ko urriaren 16a), historian Marie Antoinette bezala ezaguna, Frantziako eta Nafarroako erregina izan zen, 14 urte zituela Louis XVI.arekin ezkontzean.
Erromatar-Germaniar Inperio Sainduko Frantzisko I.aren alaba, Austriako artxidukesa eta Hungaria eta Bohemiako printzesa tituluak ere bazituen. Lau urte geroago Frantziako erregea izatekoa zen Louis XVI.arekin ezkonduta (1770), Parisera joan zen. Lau seme-alaba izan zituzten, haien artean Louis XVII.a, erregetza jaso ez zuen oinordekoa, 1795ean, Frantziako Iraultzan bete-betean, hil baitzen.
Erregina zelarik, kaskarina, atzerakoia eta apetatsua izateko ospea izan zuen. Egoera ekonomiko latza gorabehera, Turgot eta Neckerren finantzak eraberritzeko ahaleginak arbuiatu zituen. Senarraren gainean eragin handia zeukalakoan, paristarrek uste zuten Austriaren interesei atxikitzen zitzaiola, erregea Iraultzaren aurka jarri zuela eta Mirabeau eta Barnaveren babesa bilatu zuela ideia erregezaleen alde.
Estatuaren kontrako traizioa leporatuta, 1792an senarrarekin batera atxilotu zuten. Gillotinan 1793ko urriaren 16an hil zen.