Web Analytics

See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Lituania - Wikipedia, entziklopedia askea.

Lituania

Wikipedia(e)tik

Lituaniako Errepublika


Lietuvos Respublika

Lituaniako bandera Lituaniako armarria
Bandera Armarria
Goiburu nazionala: Vienybė težydi)
( Utzi batasuna loratzen )
Ereserkia: Tautiška giesmė
Lituaniaren kokapena
Hiriburua Vilnius
54°40′ N 25°19′ E
Hiri handiena Vilnius
Hizkuntza ofiziala(k) Lituaniera1
Gobernua
Presidentea
Lehen Ministroa
Demokrazia parlamentarioa
Valdas Adamkus
Algirdas Brazauskas
Independentzia
- Aldarrikatua
- Onartua
Sobietar Batasunetik
1990 martxoaren 11
1991 irailaren 6
Eremua
 - Guztira
 - ur %

65.200 km² (122.)
arbuiagarria
Biztanleria
 - Estimaketa (2005)
 - Errolda ()
 - Dentsitatea

3.596.617 (125.)

55 biztanle/km² (116.)
Dirua litas (Lt) (LTL)
Ordu eremua
 - Udan (DST)
UTC (UTC +2)
Bai (UTC +3)
Interneteko domeinua .lt
Telefono aurrezenbakia +370
Herritarra lituaniar
1biztanle guztiek Errusiera hitz egiten dute, baina ez da ofiziala, nahiz eta errusiar jatorriko gutxiengo zabal batek errusieraz bakarriz jakin

Lituaniako Errepublika, edo Lituania (lituanieraz: Lietuvos Respublika, Lietuva) Iparraldeko Europan dagoen Europar Batasunaren kidea den Estatu txikia da. Baltikoaren alboan kokatuta, hauexek dira bere mugak: Iparraldean Letoniarekin, ekialdean Bielorrusiarekin eta hego mendebaldean Polonia eta Errusiako Kaliningradoko probintziarekin (óblast).

Hiriburua Vilnius du.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

Lituaniako mapa
Lituaniako mapa

Lituaniaren mugak honako hauek dira: iparraldean Letoniarekin, ekialdean eta hegoaldean Bielorrusiarekin, hego-mendebaldean Polonia eta Kaliningrado Errusiako esklabearekin eta mendebaldean Itsaso Baltikoarekin.

Lituania batzutan okerki Ekialdeko Europaren zati bat sailkatu dute, batez ere, Estatu sozialista ohiak Ekialdeko Europaren barruan sartu nahi izan dutenean (Lituaniarekin batera Balkanak barne sailkapen hauetan). Baina, egia esanda, Lituania ekiaderagoa baino mendebaldeagoa da, hain egia da hau non Europako zentro geografikoa Lituanian baitago. 1989. urtean Frantziako Geografia Institutu Nazionalak erabaki zuen Europako zentro geografiko bakarra Purnuškiai herrian dagoela (54°54' ipar-latitudea eta 25°19' eki-longitudea), Vilnius hiriburutik 26 kilometrora. Guinness Munduko Errekorren Liburuak hau berretsi du.

Lituaniak ez dauka mendi handirik. Mendirik altuena, Medvégalis, Lituaniako erdi eta mendebaldean dagoenSamogitiako lautadan kokatuta dago. Lurraldea laku eta urmaelez beteta dago, hauek oihanekin batera lituaniar herrialdeko %30 osatzen dute. Aintzarik handiena mendebaldean dagoen Druksiai lakua da.

Lituaniako eguraldia (eta baita erliebe ere) eta eskandinaviar herrialdekoa oso antzekoak dira, honek esan nahi du, askotan elurra egiten duela eta Lituaniako lurraldetan zehar baso, ibai eta laku handi eta politak nonahi ikus daitezkeela. Lituania hiru errepublika baltikotik handiena eta jendeztatuena da. 100 kilometro gutxi gorabeheretako kosta dauka eta guztietatik bakarrik 40 kilometroak Baltikoko itsasertzean. Klaipėda, bere portu nagusia, Kursiu Golkoko ahoan dago. Kursiu Golkoko erreserba naturala, Kursiu Nerija Parke Nazionala, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu du.

Vilnius hiriburua "Baltikoko Erroma" ezizena dauka. 1920 eta 1939 artean, bere konderriaren biztanle gehienak poloniarrak zirelako (hiriaren izena Wilna poloniarrez) Poloniak anexionatu zuen. Hori zela eta, Kaunas hiriburu berri bihurtu zen, SESB inbasioaren ondorioz Vilnius berriro Lituaniako hiriburua izatera itzuli zen arte.

[aldatu] Hiri Nagusiak

  • Vilnius (547.200 biztanle 2006an)
  • Kaunas (340.000)
  • Klaipėda
  • Šiauliai
  • Panevėžys
  • Alytus
  • Marijampolė
  • Utena, Utenos alus
  • Tauragė
  • Telšiai
  • Palanga
  • Druskininkai
  • Šventoji

[aldatu] Historia

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Lituaniako historia

Antzinako lituaniarrak, edo liths baltos edo aestiis deritzon talde baten adarra ziren antzinako prusiarrak eta letoniarrekin batera. Baltikoko tribu hauek ia ez zeukaten harreman zuzenik Erromatar Inperioarekin baina tratu komertzialak mantendu zituzten (Anbar Bidea). Lituaniarrek hamar azken mendeetan zehar iraun duen Estatua izan dute eta letoniarrek XX. mendean aldarrikatu zuten bere Estatua, antzina tribu prusiarrak, aldiz, XVIII. mendean desagertu ziren.

Lituaniar aberriari (Litua) buruzko lehenengo erreferentziak Quedlinburgo Monasterioaren urtekarietan agertzen dira. Lehenengoa, 1009ko otsailaren 14arena.

Oraingo Lituaniar lurraldea jatorriz XII. mendeko erdi-aroko estatuarena da.Lehenengoz, Dukerri Handia independentea zen. Aditu gehienek lehenengo lituaniar Estatuko konstituzio-data Mindaugas koroatzearena dela uste dute, hau da 1253ko ekainaren 6a Vilniusen. Mindaugasek lituaniar duke guztiak bildu zuen.

1241an, 1259an, 1275an eta 1277an Urrezko Hordaren mongolek erreinua inbaditu zuten.

Lituaniako lurralde bilakaera, Dukerri Handitik gaur egunera
Lituaniako lurralde bilakaera, Dukerri Handitik gaur egunera

1385an, Vladislovas II Jogailaren koroatzearen ostean Poloniarekin elkartu zen .

1401ean Vytautasek, Jogailaren lehengusua,Lituaniako Duke Handia aldarrikatu zuen bere burua eta herrialde bien arteko lotura banatu zen. Baina bien kooperazioari esker, lituaniar eta poloniar armadek 1410ko Grunwaldgo Batailan Teutondar Ordena menderatu zuten.

1568an, berriro Poloniari lotuta, Bi Nazioen Errepublika edo Polonia-Lituania Mankomunitatea sortu zuen. Lotura hau dinastikoa baino ez zen, Lituaniak bere autogobernua mantendu baitzuen.

1795an, Katalina II.a Errusiakoa erregina zela, Errusiaren kontrolpean erori zen, XVIII. mendean zehar iraun zuen desintegrazio-prozesu baten ostean (Poloniaren zatiketak)

Lehen Mundu Gerran 1915 eta 1918 artean Alemaniak okupatuta zen.

1918ko otsailaren 16an, 1917ko Errusiar Iraultzaren ondorioz, Errusiako Nikolas II.aren Inperiotik independentzia aldarrikatu zuen. Lehenengo sistema politikoa monarkia zen, Mindaugas II.a erregea buru zela. Baina azaroan errepublika aldarrikatu zuten. 1918 eta 1921 bitartean, Poloniako Errepublika berriarekin guda burutu zuten. Guda amaitu eta gero, Lituaniak bere lurraldearen %20a galdu zuen, Vilnius hiriburua tartean. Hiriburua aldi baterako Kaunasera mugitu zuten eta horrela jarraitu zuten 1940 arte.

1940ko ekainaren sobietar-alemaniar akordioekin, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunaren tropak herrialdea okupatu zuten, eta abuztuan Lituania Lituaniako Errepublika Sozialista Sobietarra bihurtu zen. Bigarren Mundu Gerran alemaniarrek okupatu zuten eta 210.000 judu hil zituzten. Gerra bukatu eta gero, berriro SESBren kidea izatera itzuli zen, nahiz eta misko broliai lituaniar gerrillaren erresistentzia armatua 1954 arte.

1988an Sąjūdisaren aldeko Mugimendu Lituaniarra osatu zuen, 1989ko SESB Parlamenturako Hauteskundearen garaipena lortu zuena. 1990an Vytautas Landsbergis presidente hautatu berriak, independentzia aldarrikatu zuen martxoaren 11an, hau zen Iraultza Kantatua izenekoa. Sobietar erantzuna gogorra zen, Vilniusen okupazio militarra eta 13 zibilen sarraskia. 1991ko alferrikako Estatu-kolpea eta gero, independentzia nazioartean aintzatetsi zuten.

2004ko martxoaren 29an, Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundearen kide bihurtu zen eta 2004 maiatzaren 1ean, Europar Batasunaren kide.

[aldatu] Politika

Lituania alderdianiztasuna duen demokrazia parlamentarioa da.

Presidentea, Estatuaren ordezkari nagusia, bost urtean behin hautatzen dute. Presidenteak kanpo-harremanak eta seguritate politika zuzentzen ditu, baita lau urtero Lehen Ministroa eta kabinetea (Seimasen baimenarekin) eta funtzionario zibilak hautatu. Rolandas Paksasek, presidentea, 2003ko urtarrilean hasi zuen agintaldia baina boikotatu zuten eta 2004an Valdas Adamkus, presidente-ohia, bere kargura itzuli zen.

Legegile boterea Parlamentua edo Seimasek dauka. Seimas sufragio unibertsal zuzenaz hautatutako 141 parlamentariek osatzen dute.

[aldatu] Banaketa administratiboa

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Lituaniako autonomia estatuak

Lituaniako banaketa

Lituaniar lurraldea politikoki hamar konderritan (lituanieraz apskritys, singularra - apskritis) banatzen da:

  • Alytus
  • Kaunas
  • Klaipėda
  • Marijampolė
  • Panevėžys
  • Šiauliai
  • Tauragė
  • Telšiai
  • Utena
  • Vilnius

[aldatu] Demografia

2007ko urtean, 3.575.000 biztanle ditu. Bizi-itxaropena 74,4 urtekoa da. Biztanleriaren %99,6% alfabetatuta dago. Seme-alaben batezbestekoa 1,21koa da emakume bakoitzentzat, honek suposatzen du biztanleriaren %0,28aren galera urtez urte.

Herrialdeko etniko-osaera honako hau da [1]:

[aldatu] Ekonomia

2004an, Lituania Europar Batasunan sartu zen bere egoera ekonomiko onari esker. Harrezkero, Europan hazkunde ekonomiko handiena daukan herrialdetako bat izan da. 2003an bere BPG %10.3 handitu zuen. Lituaniar ekonomia nekazaritzan, abeltzaintza eta baso-esplotazioan oinarritu zuten. Europar Batasunan sartu eta gero, industrializazioa gehitu da. Lur landatua 2.400.000 hektareakoa da, eta munduko lehen liho ekoizlea da.

Lituaniako ehungintza Europako nagusienetariko bat da eta, nahiz eta bere ekonomia oraindik guztiz garatua ez izan, bere maila garapena bidean dauden Argentina edo Mexiko bezalako herrialdeekin ezin dugu oraindik alderatu. Europako Banku Zentralak uste du hogei urteetan Lituania Suedia bezalako herrialde garatua izango dela. Bere europar batezbestekoa baino askoz altuago hazkunde ekonomikoari esker Lituaniak euro-gunean egon nahi du 2009 urterako. Hazkunde honen oinarri nagusiak turismoa, industriaren hazkunde azkarra, kanpoko inbertsio handia, Estatu-industriaren pribatizazioa, zor publiko eta defizit txikia eta sobietarrekiko menpekotasuna utzi duen gizarte modernoa dira.

Europar Batasunaren sarbideak herrialde aske eta demokratiko bezala finkatzea suposatu zuen, baina, nahiz eta zerbitzu eta instituzio publikoak eraginkorra izan, oraindik asko dauka egiteke Suedia bezalako herrialde baten mailaren parean egoteko.

Bere BPG per capita 14.198 dolarekoa da. Hau ekonomista batzuentzat herrialde garatuaren bat izateko nahikoa izan arren, oraindik 27ko Europar Batasunaren atzealdeko zatian egotea suposatzen du, hau da, 17. lekuan.

[aldatu] Kanpo loturak

Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Lituania
Beste hizkuntzak

Static Wikipedia (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -

Static Wikipedia 2007 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -

Static Wikipedia 2006 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu

Static Wikipedia February 2008 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu