Ez-metal
Wikipedia(e)tik
Ez-metal terminoa kimikan erabiltzen da elementu kimikoak sailkatzerakoan. Taula periodikoko ia elementu guztiak metal edo ez-metal gisa sailka daitezke beren ezaugarri fisiko eta kimikoen arabera. Tarteko propietateak dituzten zenbait elementu metaloide gisa sailkatu dira.
Ez-metaltzat hartzen diren elementuak hauek dira:
- Hidrogenoa (H)
- Karbonoa (C)
- Nitrogenoa (N)
- Fosforoa (P)
- Oxigenoa (O)
- Sufrea (S)
- Selenioa (Se)
- Halogeno guztiak
- Gas noble guztiak
Ez dago "ez-metal" hitzaren definizio zorrotzik. Haatik, ez-metaletan berezkoak kontsideratzen diren hainbat propietate daude:
- beroa eta elektrizitatea gaizki eroaten dute, metalekin alderatuz gero
- oxido azidoak eratzen dituzte (metalek oxido basikoak eratzen dituzte, oro har)
- forma solidoan, bigunak eta hauskorrak dira; metalak, berriz, lustredunak, harikorrak edo xaflakorrak dira
- metalek baino dentsitate txikiagoa eduki ohi dute
- metalek baino urtze-puntu eta irakite-puntu askoz baxuagoak dauzkate
- elektronegatibotasun altua daukate
- ez daukate lustrerik edo oso gutxi daukate
Taula periodikoko hemezortzi elementu soilik hartzen dira ez-metaltzat (metalak laurogei baino gehiago dira), baina ez-metalek Lurraren azalaren, atmosferaren eta ozeanoen gehiena osatzen dute. Izaki bizidunen ehunen gehiena ere ez-metalez osaturik dago. Ez-metalik gehienak (hidrogenoa, nitrogenoa, oxigenoa, fluorra, kloroa, bromo eta iodoa) diatomikoak dira, eta gainerako gehienak molekula poliatomikoak dira.
Haatik, 18 elementu hauek ere, presio altuen pean, ezaugarri metalikoak edukitzeko joera dute.
Elementu kimikoak | ||
---|---|---|
Taldeak: 1 - 2 - 3 - 4 - 5 - 6 - 7 - 8 - 9 - 10 - 11 - 12 - 13 - 14 - 15 - 16 - 17 - 18 Periodoak: 1 - 2 - 3 - 4 - 5 - 6 - 7 Serieak: Metal alkalinoak - Metal lurralkalinoak - Lantanoideak - Aktinoideak Blokeak: s blokea - p blokea - d blokea - f blokea |
Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |