Urtze-puntu
Wikipedia(e)tik
Solido baten urtze-puntua materia egoera solidotik likidora igarotzen den tenperatura-tartea da. Terminoak tenperatura jakin bat adierazi lezakeen arren, izatez konposatu asko hainbat graduren tartean urtzen dira. Urtze-puntuan fase solidoa eta fase likidoa biak batera orekan existitzen dira. Aurkako aldaketa gertatzen denean, alegia, materia bat likidotik solidora igarotzen denean, izozte-puntu deitzen zaio.
Gehienetan, urtze-puntua eta izozte-puntua tenperatura berean gertatzen dira. Esaterako, merkurioaren urtzea eta izoztea -38,83 °C-etan (234,32 K, -37,89 °F) gertatzen da. Hala ere, zenbait substantziak trantsizio-tenperatura ezberdinak dauzkate. Esaterako, agar-a 85 °C-etan urtzen da, baina 31-40 °C-etan solidotzen da; prozesu honi histeresi deritzo.
[aldatu] Ikus, gainera
- Urtze
- Irakite-puntu
- Izozte-puntu
- Puntu hirukoitz
Artikulu hau zientziari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |