See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions

See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Euskal Y - Wikipedia, entziklopedia askea.

Euskal Y

Wikipedia(e)tik

Trenbidearen ibilbidearen eskema
Trenbidearen ibilbidearen eskema
Euskal Yko mapa
Euskal Yko mapa

Euskal Y-a, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuak batuko dituen Abiadura Handiko Tren sarea da. Euskadin sekula egindako inbertsiorik handiena izango da, guztira 4.000 milioi euroko kostua izango du eta Espainiako gobernua eta Eusko Jaurlaritzaren artean ordainduko da. Eusko Jaurlaritzak ibilbidearen zati bat ordainduko du eta Espainiako Gobernuak gainerakoa. Eraikuntza lanak 2006. urtean hasi eta 2013-2015 urteen bitartean amaitzea aurrikusten da.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

Abiadura Handiko Tren sare bat eraikitzea aspaldiko kontua da Euskal Autonomia Erkidegoan. Lehen proposamenak 1990eko hamarkadaren hasieran egin ziren. Proiektuaren aurkezpen ofiziala 2006ko azaroaren 27an egin zen Bilboko Euskalduna Jauregian. Bertan Espainiako sustapen ministerioko ordezkariak, Eusko Jaurlaritzako Nuria Lopez de Gereñu garraio sailburua, eta Juan Jose Ibarretxe lehendakaria egon zirelarik.

[aldatu] Aurrekariak

Euskal Autonomia Erkidegoan Abiadura Handiko Tren sare bat eraikitzeko lehen proposamenak egin zirenetik, hamabost urte igaro behar izan zuten proiektu zehatz bat izan aurretik. Espainiako gobernu eta Euskal Autonomia Erkidegokoaren arteko desadostasunek, eta proiektua nola ordaindu izan dira arazorik handienak.

Azkenik, proiektua Espainiako eta Euskadiko erakundeek ordainduko dute erdizka, baina Kontzertu Ekonomikoaren baliabide ekonomikoak erabilita Espainiakoak Euskadikoari ordainduko dio, aurrez jarritako diru guztia.

[aldatu] Eraikuntza

Euskal Ya eraikitzeko lehen obrak, 2006 irailean hasi ziren, Arabako Ullibarri-Arrazua eta Legutio bitarteko tartean. Bestalde, ibilbideko beste tarte batzuen lizitazioa hasia da, eta ondorengo hilabeteetan hasiko dira eraikitzen. Tarteen lizitazioak normalki hilabete batzuetan zehar luzatzen da, ondoren Eusko Jaurlaritzak edo Espainiako gobernuak, tarte jakin bakoitza eraikuntza enpresa jakin batzuei esleitu behar die.

2006ko abenduan tarte berriak lizitatu ziren, zehazki Eskoriatza eta Aramaio arteko tartea, eta Aramaio eta Arrasate artekoa. 2007ko azaroan, eta hilabeetako mehatxu eta presioen ondoren, Arabako tarte batean lanean aritutako Excavaciones Ugarte S.L. enpresak, abiadura handiko trenaren eraikuntza lanak utzi behar izan zituen.

[aldatu] Inaugurazioa

Eusko Jaurlaritzak 2011rako aurrikusten du tren sarea eraikia egongo dela.

[aldatu] Sarearen ezaugarriak

Euskal Y-a Euskal Autonomi Erkidegoko hiru probintzietan zehar hedatuko da, sareak guztira 169,9 kilometroko luzeera izango du, 28 tarte desberdinetan banaturik. Ia 170 kilometro horietatik 105,9 (ibilbidearen %62a) tunelak izango dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren erliebearen zailtasunaren adierazle.

Nazioarteko trenbide zabalera erabiliko da lehen aldiz (1.435 milimetro). Guztira 80 tunel eraikiko dira eta 71 bidezubi. Lur gaineko ibilbidearen %10a bidezubiak izango dira, gainerantzeko %29a trenbide normala izango delarik.

[aldatu] Geltokiak

Euskal Yak sei geltoki izango ditu guztira. Bilbo, Donostia (anezkan Astigarragatik) eta Gasteizen eraikiko direnez gain, Ezkio-Itsaso eta Irunen eraikiko dira.

[aldatu] Tarteak

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Euskal Yaren tarteak

Euskal Ya Espainiako Sustapen Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzak erdibana eraikiko dute. Bilbo eta Gasteiz arteko tartea Espainiako Sustapen Ministerioak eraikiko du, eta Bergara eta Irungo herrian arteko tartea Eusko Jaurlaritzak eraikiko du, Euskal Trenbide Sarea enpresaren bitartez.

  • Araban, zazpi tartek osatzen dute burdinbidea.
  • Bizkaian, hamar tarte daude orotara.
  • Gipuzkoan, bederatzi tarte edo atal daude.

[aldatu] Bidaia denborak

Euskal Autonomi Erkidegoko hiru hiriburuetan zehar bidaiatzeko ordubeteko denbora baino gutxiago behar izango da. Zehazki, Bilbotik Gasteiza 28 minutu, Bilbotik Donostiara 38 minutu, Gasteizetik Donostiara 34 minutu eta Bilbotik Iruñara 45 minutu.

Euskal Herriko hirien arteko bidaia denborak erdira murriztuko dira. Horrez gain, Nafarroako Korridorea eraikitzen denean Bilbo eta Iruña bitarteko bidaia 45 minutura murriztuko da, gaur egun autoz tardatzen denaren erdia.

Ibilbidea AHTarekin iraupena Oraingo iraupena Kotxez Autobusez
Bilbo - Donostia 0:38 2:15 1:00 1:15
Gasteiz - Bilbo 0:28 2:20 0:45 1:00
Donostia - Gasteiz 0:34 1:40 1:10 1:30
Bilbo - Iruña 0:45 3:30 1:30 2:00

Etorkizunean, Europa eta Espainiar estatuko hirien arteko bidaia denborak honakoak izango dira:

Ibilbidea AHTarekin iraupena Oraingo iraupena
Bilbo - Madril 2:10 4:45
Gasteiz - Madril 1:42 3:45
Donostia - Madril 2:15 5:20
Bilbo - Bordele 2:18 4:55
Bilbo - Paris 5:47 9:10
Madril - Paris 7:25 13:27
Madril - Bordele 4:20 8:15

[aldatu] Abiadura Handiko Trenaren abantaila eta desabantailak

[aldatu] Abantailak

Euskal Yak, Euskal Autonomi Erkidegoko hiru hiriburuen arteko bidaia denborak erdira murriztuko ditu. Horrela, hirien arteko mugikortasuna handituko da. Ohiko bilakatuko da pertsona bat hiri batean lan egitea eta herrialdearen beste puntan dagoen beste hiri baten bizitzea.

Bidaiariak garraiatzeaz gain, merkantzia trafikorako ere balioko du trenbide sare berriak, Hendaiako herritik Europako abiadura handiko sarearekin loturik geratuko da Euskal Ya. Merkantzien garraioaren sustapenak, autobideetatik hainbat kamioien igarotzea ekidingo du, horrela, autobideen segurtasuna, eta trafikoaren azkartasuna areagotuz. Horretarako, Bilboko Portuarekin lotune zuzena eraikiko da.

Euskal Herrian lehen aldiz Europako trenbideen zabalera berdinean eraikiko den lehen trenbidea izango da, (1.435 mm). Frantziako agintariek Hendaiaraino ailegatzen den abiadura handiko burdinbide berria 2020ra arte eraikiko ez duten arren, gaur egun Bordele eta Hendaia arteko trenbidea 200 kilometro orduko abiaduran garraiatzen duten trenak hartzeko gai da.

Proiektuaren aurka daudenen aldarrikapen nagusienetako bat, ingurugiroari egingo ote zaion kaltea da. Euskadik duen erliebea dela eta, proiektuaren erdia baino gehiago lurpeko tunelen bitartez egingo da, eta beste horrenbeste zubibideen bitartez. Beraz, Europako beste herrialdeetan ez bezala, ibilbidearen gehiena lurpetik egingo du Euskal Yak. Burdinbidearen ibilbidea planifikatzerakoan, Euskadiko parke-naturalak kontutan izan dira, eta horrela, trenbidea ez da Aizkorri, Urkiola edo Aralar bezalako gune natural garrantzitsuetatik igaroko.

Bidaiariek trenbidea gehiago erabiliko dutenez Euskal Herriko aireportuen joanetorria ere gutxituko dira, eta horrekin batera hegazkinen joan-etorriak eragiten duten kutsadura eta hegazkinek behar duten erregaia murriztu egingo da.

Garraiobide merkea ere izango da. Abiadura Handiko trenak etorkizunean izango duen prezio erakargarriaren adierazle, Renfek euskal hirien eta Madril artean 2007ko abenduan jarritako Alvia trenaren prezioa.

[aldatu] Desabantailak

Oraindik Europar Batasunak ez du guztiz zehaztu Euskal Ya, Frantziarekin lotu behar duen trenbidea lehentasuna bait du. Horrek, batzuen iritziz eztabaidan jartzen du proiektuaren eta Europaren arteko lotura. Dena den, 2006ko urtean zehar Frantziako gobernua lotura hori 2020. urtea baino lehenago egiteko prest aurkeztu da. Bestalde, Frantziak egin beharko lukeen trenbidea ez da nahitaezkoa lotura gerta dadin, Euskal Yak eta egun existitzen den Frantziako trenbide sareak zabalera bera dutelako, konexioa bermatuz.

Euskal Yaren eraikuntzak, lur askoren mugitzea ekarriko du, izan ere, Euskadin inoiz egindako proiekturik handiena izango da. Hori dela eta, hainbat lurren desjabetzea gertatuko da, eta baserri batzuren eraisketa nahitaezkoa izango da. Horrek, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazal munduaren gainbehera areagotuko ez ote duen uste dute aditu batzuk.

Azken informazioen arabera, Donostiak ez du geltokirik izango. Trenak Astigarragan izango du geltokia, Donostiara doazen bidaiariek trenez aldatu beharko dutelarik, abiadura handikoa ez den anezka bat hartuz, horrek guztiak dakarren atzerapenarekin.

[aldatu] Proiektuaren inguruko eztabaida

Proiektua aurkeztu zenetik, ugariak izan dira Euskal Yaren aurka azaldu diren talde ekologistak, ezkertiar eta bestelakoak, hala nola: Ekologistak Martxan, Ezker Batua, Aralar, Batasuna, EAE-ANV, Euskal Herriko Gaztetxe eta Gazte Asanbladak, AHT Gelditu! Elkarlana, AHTren Aurkako Asanblada... Horren inguruan manifestazio eta bestelako ekintzak antolatu dira: sabotaiak, “AHT ez ordaindu” desobedientzia zibila kanpaina, etab. 2006ko azaroan Gasteizen antolaturiko manifestazioan 5.000 pertsona inguruk parte hartu zuen. Arrasaten, urtebete geroago, abenduaren 15ean, 15.000 pertsona bildu ziren.

Proiektuaren kontrako arrazoiak, gehienbat, puntu hauetan laburbiltzen dira:

  • Inposatua: Herriaren nahia ez baitelako errespetatzen
  • Tren elitista: ez dagoelako herri xehearentzat pentsatuta, elite politiko-ekonomiko batentzako baizik. Honen aurrean tren sozial bat bultzatzen dute, herriaren beharrak asetzeko gai izango litzatekeena.
  • Erabilgarritasun eza: herriak ez duelako beharrik, ez du AHT erabiliko.
  • Herriak baztertu eta hiriak aberastu: aberastasuna hirietan kontzentratzen baitelako, herri txikien kalte.
  • Ingurugiroaren txikizioa: Euskal Herriak duen orografia konplexua dela eta, tunel eta zubien bidezko mendi edota akuiferoen suntsiketa.
  • Errepide arazoari irtenbiderik ez: langileek kotxea eta kamioiak erabiltzen jarraituko baitute. Bestalde, Frantziako AHT ez du merkantziarik garraiatzen.
  • Gizarte eredu neoliberalaren hedapena: Europar Batasunarekiko elkarketa bat, bere eredu kapitalistaren hedapena suposatuko luke, merkatal zentruak, lan baldintza prekarioak, deslokalizazioak, etab.
  • Desinformazioa: Eusko Jaurlaritza eta masa hedabideek AHTren inguruan desinformazio kanpaina haindi bat jarri dute martxan, informazioa manipulatzen edota ez erakusten.

Bestalde, azpimarratzekoa da proiektuaren kontrako mugimenduak jasaten ari den kriminalizazio kanpaina: ekintza terroristekin nahasi nahian, manifestazioei errepresioaren erantzutzen, AHTri buruzko informazioa edukitzea delitua bihurtu nahian...

Azken hamar urteetan zehar egindako hainbat inkestak adierazi duenez, Abiadura Handiko Trenaren aldekoak gehiengo absolutu dira Euskal Autonomia Erkidegoan. EHUko hainbat irakaslek eta zenbait soziologok egindako azkenearen arabera, biztanleriaen erdiak ez luke iritzi argirik izango, %23 egitasmoaren alde legoke eta %25 horren aurka.

[aldatu] Ikus gainera

[aldatu] Kanpo loturak


Beste hizkuntzak


aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -


aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -