Bergara
Wikipedia(e)tik
Bergara |
|||
---|---|---|---|
Gipuzkoa | |||
|
|||
Izen ofiziala | Bergara | ||
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Gipuzkoa Debagoiena |
||
Posta-kodea | 20570 eta 20578 > 20580 |
||
Koordenatuak | Koordenatuak: | ||
Garaiera | 111-898 m | ||
Eremua | 75,97 km2 | ||
Biztanleria | 14.853 (2006) | ||
Euskaldunak | %70,10 (2001) | ||
Distantzia | 60 km. Donostiara | ||
Sorrera | 1268 | ||
Herritarra | bergarar | ||
Alkatea | Agurne Barruso Lazkano (EAE-ANV) | ||
www.bergara.net | |||
Bergara Gipuzkoako Debagoiena eskualdean dagoen udalerria da eta gaur egun 15.000 biztanle inguru ditu (ikus, 2006ko datuak). Udalerriaren zabalera 75,97 km²-koa da.Deba ibaiak zeharkatzen du aldenik alden eta herriaren lurraldetasuna kontuan hartuta, Gipuzkoako herririk handienetarikoa da. Auzo ugariz osatua dago (Osintxu, Angiozar, Ubera, Basalgo, Elorregi...) eta etorkinen etorrerarekin, gero eta herri kosmopolitagoa da.
Bergara historikoki Debagoienako hiriburutzat hartu izan da, hainbat bide arteko lotunean kokatua baitago: kostaldea eta ordoki gaztelarra baita Gipuzkoa barrualdeko bide guztiak egiten baitute bat Bergaran. Bere kokapen estrategikoari esker, herri aberats eta handia izan da beti. XIX.-XX. mendeetatik aurrera industria sendoa nagusitu da Bergaran, ohialgintza eta metalurgia industria ugari baitaude bertan.
Eduki-taula |
[aldatu] Mugakideak
Ipar-mendebaldean Eibar, iparraldean Soraluze, ipar-ekialdean Azkoitia, ekialdean Antzuola, hego-ekialdean Oñati, hego-mendebaldean Arrasate eta mendebaldean Elgeta ditu mugakide.
[aldatu] Historia
- 1268an sortu zuten herria, Villanueva de Vergara izenarekin.
- 1629an Antzuola herritik atera zen.
- 1764an "Euskalerriaren Adiskideen Elkartea" sortu zuten herrian, tartean Xabier Munibe Peñafloridako Kondea zegoela. Elkarte honek hartu zuten ordu arte jesuitek zeukaten ikastetxea.
- 1799an Mariaren Lagundiak neskatilentzako ikastetxea sortu zuen Espoloian.
- 1839ko abuztuaren 31n bertan gertatutako "Bergarako besarkada"ren bidez sinbolizatu zuten Lehen Gerra Karlistaren amaiera.
- 1846an San Antonioko Algodonera sortu zuten.
- 1888an trena Bergarara iritsi zen, Ferrocarriles Vascongados konpainiaren Durango-Zumarraga linearen barruan.
- XX. mendearen hasieran Labe Garaiak sortu zituzten, Arrasateko "Union Cerrajera"rekin batera.
- 1919ko irailaren 3an Anglo-Vasco-Navarro konpainiak Bergara-Gasteiz linea abiarazi zuen.
- 1927an Angiozar eta Ubera herrira batu ziren, Elgetatik ateraz.
[aldatu] Auzoak
[aldatu] Ikustekoak
- Agarreko garaia.
- Ariznoako San Pedro Parrokia
- Aroztegi Etxea
- Arrese Etxea
- Artekale 15eko etxea
- Azkarate Marutegi Etxea
- Egino-Mallea Jauregia
- Epaitegia
- Errotalde Jauregia
- Goenkaleko 3. etxea
- Irizar Jauregia
- Jauregi Etxea
- Olaso Dorrea
- Ondartza Dorrea
- San Martin Agirre Plaza
- Santa Marina Parrokia
[aldatu] Kultura
- Musika: Jam aretoa.
- Bergarako Udal Musika Banda.
- Jardun euskara elkartea
[aldatu] Ekonomia
- Bergarako Labe Garaiak
[aldatu] Jaiak
- Aratusteak.
- Pentekoste Jaiak.
- San Martzialgo Erromeria (ekainak 30).
- San Martin Agirre Jaiak (irailak 16).
- Erramu Zapatuko Feria.
- Elosuko Ganadu Feria (urriak 12).
[aldatu] Bergarar ezagunak
- Telesforo Aranzadi (1860 - 1945), zientzialaria.
- Luis Eleizalde (1878 - 1923), pedagogoa eta idazlea.
- Justo Garate (1900 - 1994), idazlea.
- Telesforo Monzon (1904 - 1981), idazle eta politikaria.
- Simon Arrieta Arostegi (1915-1969), margolaria.
- Jesus Alberdi (1931 - 2008), bertsolaria.
- Jose Agustin Aranzabal "Gaztelu" (1946 - ), futbolaria.
- Juan Martin Elexpuru (1950 -), idazlea.
- Jose Maria Zezeaga (1962-), pilotaria.
- Mikel Laskurain (1965 -), aktorea.
- Agustin Aranzabal (1973 -), futbolaria.
- Edurne Azuara (1977 -), aktorea.
- Mireia Gabilondo (1965 -), aktorea
[aldatu] Kanpo loturak
- Bergarako Udalaren webgunea
- Bergarako albisteak Goiena.net atarian
- Bergarako euskara
- Bergarari buruzko informazioa Serapio Mujikaren Geografía de Guipúzcoa klasikoan
Gipuzkoako udalerriak | ||
---|---|---|
Abaltzisketa • Aduna • Aia • Aizarnazabal • Albiztur • Alegia • Alkiza • Altzaga • Altzo • Amezketa • Andoain • Anoeta • Antzuola • Arama • Aretxabaleta • Arrasate • Asteasu • Astigarraga • Ataun • Azkoitia • Azpeitia • Baliarrain • Beasain • Beizama • Belauntza • Berastegi • Bergara • Berrobi • Bidegoian • Deba • Donostia • Eibar • Elduain • Elgeta • Elgoibar • Errenteria • Errezil • Eskoriatza • Ezkio-Itsaso • Gabiria • Gaintza • Gaztelu • Getaria • Hernani • Hernialde • Hondarribia • Ibarra • Idiazabal • Ikaztegieta • Irun • Irura • Itsasondo • Larraul • Lasarte-Oria • Lazkao • Leaburu • Legazpi • Legorreta • Leintz Gatzaga • Lezo • Lizartza • Mendaro • Mutiloa • Mutriku • Oiartzun • Olaberria • Oñati • Ordizia • Orendain • Orexa • Orio • Ormaiztegi • Pasaia • Segura • Soraluze • Tolosa • Urnieta • Urretxu • Usurbil • Villabona-Amasa • Zaldibia • Zarautz • Zegama • Zerain • Zestoa • Zizurkil • Zumaia • Zumarraga |