Antso I.a Gartzes
Wikipedia(e)tik
Antso I Garces (905-925). Iruñeako lehen erregea, horrela deituta. Iruñeako erresuma Errioxa aldera (Naiara) eta hegoaldera (Ega bailara eta Kalagorri akderea zabaldu zuen alde batetik eta bestetik Aragoi ibaiaren bailara aldera. Honela aukera ekonomiko berriak sortu ziren erreinuan lur berriengaitk eta sozialki mozarabeak eta Naiara eta Kalagurriko hiritar kultura barneratu zen. Kordobako Abd al-Rahman IIIak,924an "Iruñeko kanpaina" egin zuen Antso zigortzeko baina honek hudarostea mendi aldera eraman zuen lautadan bataila zabal bat ekiditeko eta Iruñea eta beste herriak emirraren esku utzi zituen honek sakea zitzan. Hala ere, ez zuen ber lurren boterea galdu, kanpaina bukatzean egoera lehengora itzuli baitzen.
[aldatu] Seme-alabak
Antso I.ak Nafarroako Toda ezkondu zuen eta zazpi seme-alabak izan zituen:
- Iruñeko Urraka, Leongo Ramiro II.a ezkonduko zuena.
- Iruñeko Oneka, Leongo Alfonso IV. aren emaztea. Leongo erregina 926 eta 931 artean. 931an hila.
- Iruñeko Antsa, lehendabizikoz Leongo Ordoño II. a, bigarrenez Arabako kondea Alvaro Herrameliz eta hirugarrenez Fernan Gonzalez, Gaztelako kondea ezkondu zuena.
- Gartzia Antso, Iruñeko erregea, Andregoto Galindez eta Leongo Teresa ezkondu zuena.
- Belaskita Antso, lehendabizikoz Arabako Munio Belaz kondea, bigarrenez Ribagorzako Galindo eta hirugarrenez Fortun Galindez ezkondu zuena.
- Iruñeko Munia.
- Nafarroako Orbita, ziur asko al-Tawil, Huescako gobernadorea ezkondu zuena.
Nafarroako errege-erreginak | ||
---|---|---|
Iruñeko buruzagiak Eneko Aritza • Gartzia Eneko • Fortun Gartzia Iruñeko erregeak Antso I.a • Gartzia I.a • Antso II.a • Gartzia II.a • Antso III.a • Gartzia III.a • Antso IV.a • Antso V.a • Peru I.a • Alfontso I.a • Gartzia IV.a Nafarroako erregeak Antso VI.a • Antso VII.a • Tibalt I.a • Tibalt II.a • Henrike I.a • Joana I.a eta Filipe I.a • Lois I.a • Joanes I.a • Filipe II.a • Karlos I.a • Joana II.a eta Filipe III.a • Karlos II.a • Karlos III.a • Blanka I.a eta Joanes II.a • Leonor I.a • Frantzisko I.a • Katalina I.a eta Joanes III.a Behe Nafarroako erregeak |