See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions

See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Joana III.a Albretekoa - Wikipedia, entziklopedia askea.

Joana III.a Albretekoa

Wikipedia(e)tik

Joana III.a

Titulua Nafarroako erregina
Agintaldia 1555 - 1572
Koroatzea ez
Jaio 1528ko azaroaren 16an
Saint-Germain-en-Laye hirian
Hil 1572ko ekainaren 9an
Parisen

Joana III.a Nafarroakoa, batez ere Joana Albretekoa izenez ezaguna, (Paue, 1528 - Paris, 1572ko ekainaren 9.a) Nafarroako XXXIV. erregina izan zen(1555 - 1572), Margarita Angulemakoaren eta Henrike II.a Albretekoaren alaba. Joannes Leizarragari eskatu zion Itun Berriaren euskarazko itzulpena egiteko, Bibliaren lehenengo euskarazko itzulpena izango zena.

Antoine Borboikoarekin ezkondu zen (1548).

Haurtzaroan bere osaba Frantzisko I.a Frantziako erregearen menpean egon zen, ia-ia gatibu baitzeukan Plessis-les-Toursko gazteluan. Frantzisko I.ak bere esku izan nahi zuen Nafarroaren geroa erabakiko zuen ezkontza mugatzea. Hortaz, Clèves-ko dukearekin ezkonarazi zuen 1540an, Joanak eta ingurukoek horren kontra azaldu arren. Aldi berean Karlos I.a Espainiako enperadoreak bere semea Felipe nahi zuen Joanaren senar, baina ez zen bere asmoa bete.

Eduki-taula

[aldatu] Familia

Aitona
Joanes III.a
Nafarroako errege
Amona
Katalina I.a
Nafarroako erregina
Aitona
Karlos I.a
Angoulêmeko konde
Amona
Luisa
Saboiakoa
Aita
Henrike II.a
Nafarroako errege
Ama
Margarita
Angoulêmekoa
Joana III.a
Nafarroako erregina

[aldatu] Historia

Joana Albretekoak Clèves-ko dukearekin egindako ezkontza baliogabetzea lortu zuen 1545ean, aita santuak horretarako baimena emanda.

1548an, ordea, Enrike II.a Frantziako erregeak Antonio Borbongoarekin ezkonarazi zuen. Karlos I.ak ezkontza bidez Nafarroaz jabetzeko zituen asmoak zapuztu egin ziren.

Bere aita Enrike II.a hildakoan (1555) borroka zibil eta erlijiosoak areagotu egin ziren. Joanak Nafarroako erresumaz gainera (Nafarroa Garaia gaztelarren esku zegoen) Albret, Foix, Bigorra, Biarno eta beste lurralde asko jaso zituen.

Nafarroaren defentsan Espainiako eta Frantziako koroei aurre egin zien eta Joana III.a kalbindarren buruzagitzat hartu zuten. Henrike II.a Frantziakoa 1559an hil zen eta guztiz areagotu ziren erlijio borrokak Frantzian barrena.

Katoliko eta kalbindar erreformatzaileen artean liskarrak maiz gertatzen ziren eta 1560an Joana III.ak bere kalbindar sinesmena herriaren aurrean aitortu zuen. 1571n eta kalbinismoa zabaldu asmoz, erreginak Joannes Leizarragari agindu zion Itun Berriaren euskarazko itzulpena egiteko, Bibliaren lehenengo euskarazko itzulpena izango zena. Joanak inoiz ez zion uko egin Nafarroako Erresumaren batasuna lortzeari eta ahalegin militarrik egin ez bazuen ere, bere agintaldian, Gaztelako Felipe II.arekin negoziatzen saiatu zen behin eta berriro; bere ahaleginak, ordea, alferrik izan ziren. Joana Albretekoa kultura handiko emakumea izan zen.

Bere ama Margarita Angulemakoaren obrak argitara eman zituen eta bere oroitzapen ere idatzi eta La Rochellen argitaratu zituen: Mémoires, 1563 - 1568). Bi seme-alaba izan zituen: Katalina, eta Henrike III.a Nafarroakoa; gero Frantziako Henrike IV.a Frantziakoa ere izango zena. Parisen hil zen 1572ko ekainaren 9an.

[aldatu] Ezkontzak eta haurrak

Joana bi aldiz ezkondu zen.

  • Lehenik, 1541ko uztailaren 13an, Châtellerault hirian, Kleve-ko dukea zen Gilen I.arekin. Ezkontza anulatua izan zen 1545ko urriaren 15an.
  • Bigarrenik, 1548ko, urriaren 20an, Moulins hirian, Vendôme-ko dukea zen Antonio I.arekin. Bost haur izan zituzten:
    • Henrike (1551-1553), haurtzaroan hila.
    • Henrike III.a / IV.a (1553-1610), Nafarroako eta Frantziako errege
    • Luis-Karlos (1555-1557), haurtzaroan hila
    • Maddalen (1556-1556), haurtzaroan hila
    • Katalina (1559-1604), Lorenako Henrike II.a dukearekin ezkondua (1599)

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Loturak

Nafarroako erregeen zerrenda

Aurrekoa:

Henrike II.a

Joana III.a
Nafarroako erregina
(1555-1572)
eta
Antonio I.a
Nafarroako errege
(1555-1562)
Ondorengoa:

Henrike III.a

Aurrekoa:

Henrike I.a

Joana I.a
Foix-ko kondesa
Biarnoko kondesaorde
(1555-1572)
Ondorengoa:

Henrike II.a

Aurrekoa:

Henrike I.a

Joana I.a
Labriteko dukesa
(1555-1572)
Ondorengoa:

Henrike II.a

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -