Zutik (alderdia)
Wikipedia(e)tik
Zutik Hego Euskal Herriko alderdi politiko ezkertiarra da, 1991. urtean sortua Euskadiko Mugimendu Komunista (EMK) eta Liga Komunista Iraultzailea (LKI) bat egin ondoren.
Abertzale eta ez-abertzalez osatuta dago alderdi politikoa, euskal gatazkaren konponbide adostu batean sinesten duten pertsonez, hain zuzen ere. Ideologia eta sentsibilitate guztiak errespetatzen dituen gizarte baten aldeko apostua egiten du Zutikek. Gaur egun, hainbatetan agertu da ETAren kontra, gizarte honen aniztasunaren kontra dagoen eta oinarrizko giza eskubideak errespetzatzen ez dituen talde armatua baita.
[aldatu] Hauteskundeak
Hainbatean Herri Batasunarentzat eskatu zuen botoa. 2004ko Espainiako Hauteskundeetara Aralarrekin aurkeztu zen koalizioan Euskal Autonomia Erkidegoan, baina ez zuen ordezkaritzarik erdietsi. Botoen %1,7 lortu zuten.
2007ko Udal Hauteskundeetan Deba Goienako herri batzuetan (Arrasaten, kasu) Ezker Batuarekin batera aurkeztu zen.
Zutikek, bestalde, Nafarroara mugatzen den Batzarre alderdiarekin harreman sakona du.