Yanomami
Wikipedia(e)tik
Yanomamiak Amerikako etnia indigena bat dira. Brasil iparraldean eta Venezuela hegoaldean bizi dira. 30 eta 150 arteko kideko herrixketan bizi dira, famili taldeetan antolatuta.
Ehiza eta nekazaritza praktikatzen dituzte: lursoro bat agortzen zaienean, herrixka lekuz aldatzen dute.
Klimagatik oso janzkera xumea eramaten dute, kolore biziz margotzen dira eta lumak eta lepokoak jarri ohi dituzte.
Gaur egun 22.000 bat yanomami daudela uste da.