Xalbador
Wikipedia(e)tik
Xalbador, izenez Ferdinand Aire Etxart, (Urepele, Nafarroa Beherea, 1920ko ekainaren 19a - 1976ko azaroaren 7a) euskal idazle eta bertsolaria zen.
Bertsolari liriko eta poetikoa, seriostasuna eta malenkonia ordezkatu izan zuen anitzetan; bere bizitza, familia, baserri, fede eta naturari buruz kantatu zuen.
Mattinekin batera Ipar eta Hego Euskal Herriko bertsozaleak elkartu zituen. Ezin bertzean (1969) eta Odolaren mintzoa (1976) eman zituen argitara. Zorigaitzez, bere omenaldi-egunean hil zen bihotzekoak jota 1976ko azaroaren 7an. Euskaltzain ohorezko izendatu zuten 1977an.
Eduki-taula |
[aldatu] Lanak
[aldatu] Bertsoa
[aldatu] Beste batzuk
[aldatu] Urepeleko artzaina
Bere omenez, Xabier Letek egin zuen "Xalbadorren heriotzean" abesti eder eta ezaguna, "Urepeleko artzainari" dedikatutakoa. Erramun Martikorenaren kanta beronen bertsioa ere oso famatua da. Askoren ustez, euskarazko inoizko abestirik politena da:
"Adiskide bat bazen orotan bihotzbera,
poesiaren hegoek
sentimentuzko bertsoek antzaldatzen zutena,
plazetako kantari bakardadez josia,
hitzen lihoa iruten
bere barnean irauten oinazez ikasia.
Nun hago, zer larretan
Urepeleko artzaina,
mendi-hegaletan gora
oroitzapen den gerora
ihesetan joan hintzena...
Hesia urraturik libratu huen kanta,
lotura guztietatik
gorputzaren mugetatik aske sentitu nahirik,
azken hatsa huela bertsorik sakonena,
nehoiz esan ezin diren
estalitako egien oihurik bortitzena".
[aldatu] Kanpo loturak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |