Wilhelm Conrad Roentgen
Wikipedia(e)tik
Wilhelm Conrad Röntgen fisikaria 1845eko martxoaren 27an jaio zen Lennep-en, gaurko Remscheid-en (gaurko Ipar Renania-Westfalia, Alemania). 1869an Zürich-eko Unibertsitatean (Suitza) graduatu zen.
1895ean X izpiak aurkitu zituen, Medikuntzaren historian mugarri izan dena, zehazki Erradiologia arloan. Hau guztia dela eta, 1901ean eskuratu zuen Fisikako Nobel Saria.
1923ko otsailaren 10ean hil zen.