Sunset Boulevard (filma)
Wikipedia(e)tik
Datuak | ||
---|---|---|
Urtea | ||
Estreinaldia | 1950eko abuztuaren 4a | |
Generoa | drama | |
Herrialdea | AEB | |
Iraupena | 110 minutu | |
Aurrekontua | 1.7 milioi $ | |
Banatzailea | Paramount Pictures | |
Zuzendaria | ||
Billy Wilder | ||
Ekoizleak | ||
Charles Brackett | ||
Gidoilariak | ||
Billy Wilder, Charles Brackett, D.M. Marshman Jr. |
||
Aktoreak | ||
William Holden, Gloria Swanson, Erich von Stroheim |
Sunset Boulevard Billy Wilderek 1950ean zuzendutako film klasikoa da. Izena Los Angeles eta Beverly Hills lotzen dituen izen bereko kaletik datorkio.
Gloria Swansonek Norma Desmond Hollywoodeko izar ohiaren papera egiten du, zeinek William Holden arrakastarik gabeko gidoilaria harrapatzen duen bere fantasiazko munduan. Zinema mutuaren gainbehera erakusten da film honetan, Norma Desmonden grina gorabera, ezin izango baita zinemara itzuli, are gutxiago izar moduan. Cecil B. DeMille zuzendariak bere burua antzezten du, eta zinema mutuko hainbat izar ohik, Buster Keaton, H. B. Warner eta Anna Q. Nilssonek, cameoa egiten dute.
Kritikariek txalotuta, Oscar sarirako 11 kategoriatan izendapena jaso zuen filmak, eta 3 irabazi zituen. AEBetako zinemaren klasikotzat jotzen da usu.