Spybot - Search & Destroy
Wikipedia(e)tik
Spybot - Search & Destroy malware , spyware eta adwareak detektatzen dituen programa da. Antibirus programek ez dituzte software espioi hauek detektatzen eta Spybot-ek ordenagailuko RAM memoria eta disko gogorra aztertzen ditu sw espioiak bilatu eta garbitzeko.
Gehienetan spyware softwarea internetetik jaitsi dugun beste programa bat instalatzerakoan sartzen zaigu gure ordenagailura. Erabiltzaileak konturatu gabe onartzen du instalazioko atalen batetan sw espioiaren instalazioa.
Programa freeware motakoa da, eta Patrick Michael Kolla Software ingeniari alemaniarrak idatzia izan zen .
Eduki-taula |
[aldatu] Spyware-aren beharra
Spyware software baten beharra aurreikustea ez da gauza erraza baina gure ordenagailuan guk instalatu ez dugun software bat agertzen den momentuan software espioiez kutsatuta dugula susmatuko dugu.Ezer susmatu gabe ere, agian software espioi bat izan genezake gure ordenagailuan.
Geroz eta software espioi gehiago dugu eta beraien helburua gure datuak hartu eta ondoren gure erabiltzaile profila osatzea da. Hau osatua dutenean informazioa hau iragarki etxeei salduko diete.
[aldatu] Ezaugarriak
- Erabiltzile bakitzaren erregistroak ezabatzen ditu, hau oso interesgarri da ordenagailua gu ez garen beste norbaitek erabiltzen duenean. Honela guk bixitaturiko web orriak etab ez ditu eskuragarri izango.
- "Inmunizazio" ezaugarria ere badu spyware motako software-aren instalazioa eta exekuzioa galerazteko.
- Fitxategiak diskotik erabat ezabatzea, berreskuratze programek ere ez dezaten bistarazi guk ezabatu duguna.
- "Troyano" motako birus-ak detektatzen ditu.
- Aktualizazioak dohainekoak dira.
- Lan munduan erabiltzen diren ordenagailuei begira erregistroan agertu daitezkeen akatsak konpondu eta txostenak ere sor ditzake.
[aldatu] Ikus gainera
- Ad-Aware
- SpywareBlaster