Sears Dorrea
Wikipedia(e)tik
Sears Dorrea Chicagon dagoen etxeorratz bat da. 442 metrotako garaiera eta 108 solairu ditu. Hiru urteko eraikuntza lanen ondoren 1973an bukatu zen, ordurarte World Trade Center-ko dorre bikiak ziren munduko eraikuntzarik altuenei lehen postua kenduz. 1982an, telebista antena bat erantsi zitzaion eta 527 metrotako altuera lortu zuen. 1998an Kuala Lumpurreko Petronas dorreen eraikuntzarekin lehen postu hori galdu egin zuen.
Proiektua Bruce Graham arkitektoaren agindupean, Skidmore, Owings and Merrill arkitektura bulegoarekin batera gauzatu zen.