San herria
Wikipedia(e)tik
San herria (boskimano, Basarwa, !Kung edo Khwe ere deituak) Kalahari basamortuko etnia indijena da, egungo Hegoafrika, Botswana, Namibia eta Angola herrialdeetan sakabanatuta. Khoikhoi abeltzainekin batera, Khoisan etnia osatzen dute. San tribua tradizionalki ehiztari-biltzailea izan da, baina 1950-1990 hamarkada bitartean, nekazaritza garatu dute, ehiza eta biltzeak ia-ia erabat baztertuta. Arkeologiako zantzuen arabera, hegoaldeko Afrikan (eta ziurrenik Afrikako beste zonalde batzuetan ere) duela 22.000 urte, eta ziur aski gehiago, bizi dira. Genetikak munduko herririk zaharrenetakoa edo zaharrena dela iradokitzen du. Spencer Wells antropologoak Adan genetikoa deitu zien.