RS-232
Wikipedia(e)tik
Aplikazio geruza | DNS, FTP, HTTP, IMAP, IRC, NFS, NNTP, NTP, POP3, SMB/CIFS, SMTP, SNMP, SSH, Telnet, SIP, gehiago |
Aurkezpen geruza | ASN.1, MIME, SSL/TLS, XML, gehiago |
Saio geruza | NetBIOS, gehiago |
Garraio geruza | SCTP, SPX, TCP, UDP, gehiago |
Sare geruza | AppleTalk, IP, IPX, NetBEUI, X.25, gehiago |
Lotura geruza | ATM, Ethernet, Frame Relay, HDLC, PPP, Token Ring, Wi-Fi, STP, gehiago |
Geruza fisikoa | Kable ardazkide, Zuntz optiko, Pare kordatu, Mikrouhin-sarea, Irrati bidezko sarea, RS-232, gehiago |
*OSI ereduaren arabera |
RS-232 estandarra telefonoko lerro analogikoen bidez DTE bat eta DCE bat komunikatzeko estandarra dugu. Hastapenetan ITU-ren V.24-an zehazten zen baina EIA RS-232C-ren araudian berrituta dago.
Eduki-taula |
[aldatu] Ezaugarriak
-
- Ezaugarri mekanikoak: DB-25 edo DB-9 konektoreak erabiltzen ditu
- Ezaugarri elektrikoak: +3v.-en (0) eta –3v.-en (1) arteko tentsio-mailak erabiltzen ditu, seinale bitarrak alegia. Distantzia maximoa: 15 m (teorikoa), 19200 b/s-ko abiadura (teorikoa).
-
- Ezaugarri funtzionalak: Pin-zenbakien deskribapen funtzionala deskribatzen du.
-
- TD (transmit): Datuak bidaltzeko
- RD (receive): Datuak jasotzeko
- RTS (request to send): Konputagailua prest dago seinalea bidaltzeko.
- CTS (clear to send): Modema -DCE- prest dago datuak jasotzeko.
- DSR (data set ready): DCE prest.
- DTR (data terminal ready): Konputagailua prest.
- CD (carrier detect): Uhin-garraiatzailea detektatzeko
- Gainerako seinaleak datu-kontrolerako dira.
- Prozedurazko ezaugarriak: “Bidali-jaso” komunikazio ekintza parean oinarritzen da.
Adibidez: DTE-k RTS seinale aktibatzen du, modemak erantzuteko moduan egonez gero CTS seinalea aktibatzen ihardesten dio.
[aldatu] RS-232-C-ren erabilpenak
-
- DTE-DCE konexiorako
- DTE-DTE konexiorako modem nulua: Bi konputagailu datuak trukatzeko konexioa da. Honetarako “modem nulu” izeneko teknika erabiltzen da, mutur bakoitzean bidaltzeko (TD) eta jasotzeko (RD) kableen seinaleak elkar gurutzatzen dira.
[aldatu] Seinaleak (DTE-tik)
RS-232-ren seinale arruntenak pin-zenbakien arabera:
Signal | DB-25 | DE-9 (TIA-574) | EIA/TIA 561 | Yost | RJ-50 | MMJ | |
---|---|---|---|---|---|---|---|
Common Ground | G | 7 | 5 | 4 | 4,5 | 6 | 3,4 |
Transmitted Data | TD | 2 | 3 | 6 | 3 | 8 | 2 |
Received Data | RD | 3 | 2 | 5 | 6 | 9 | 5 |
Data Terminal Ready | DTR | 20 | 4 | 3 | 2 | 7 | 1 |
Data Set Ready | DSR | 6 | 6 | 1 | 7 | 5 | 6 |
Request To Send | RTS | 4 | 7 | 8 | 1 | 4 | - |
Clear To Send | CTS | 5 | 8 | 7 | 8 | 3 | - |
Carrier Detect | DCD | 8 | 1 | 2 | 7 | 10 | - |
Ring Indicator | RI | 22 | 9 | 1 | - | 2 | - |