See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions

See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Ethernet - Wikipedia, entziklopedia askea.

Ethernet

Wikipedia(e)tik

Sare eta teknologia protokoloak*
Aplikazio geruza DNS, FTP, HTTP, IMAP, IRC, NFS, NNTP, NTP, POP3, SMB/CIFS, SMTP, SNMP, SSH, Telnet, SIP, gehiago
Aurkezpen geruza ASN.1, MIME, SSL/TLS, XML, gehiago
Saio geruza NetBIOS, gehiago
Garraio geruza SCTP, SPX, TCP, UDP, gehiago
Sare geruza AppleTalk, IP, IPX, NetBEUI, X.25, gehiago
Lotura geruza ATM, Ethernet, Frame Relay, HDLC, PPP, Token Ring, Wi-Fi, STP, gehiago
Geruza fisikoa Kable ardazkide, Zuntz optiko, Pare kordatu, Mikrouhin-sarea, Irrati bidezko sarea, RS-232, gehiago
*OSI ereduaren arabera

Ethernet IEEE 802.3 estandarraren inplementazioa dugu. Xerox-ek CSMA/CD 1-iraunkor protokoloan oinarrituriko lehenengo Ethernet sarea sortu zuen, bus topologiarekin.

Saren haspanetan fabrikatzaile bakoitzak bere sare mota propio eraikitzen zuen, bere teknologia bereziarekin, honek sare lokalak arautzeko norma baten beharra sortu zuen. Horretarako IEEE batzordeak hiru talde sortu zituen: IEEE 802.3 Ethernet-en oinarritutako sareen protokolo familia deskribatzen du, IEEE 802.4 estandarrak Token bus deskribatzen du eta IEEE 802.5 (Token Ring).

2000.urtean Ethernet erabiltzen duten sareek merkatuko %80-%90 dira eta IEEE 802.3 arauak hiru sare mota biltzen ditu: 10Mb/s-koa, Fast Ethernet edo 100Mb/s-koa eta 1 Gb/s-koa edo Gigabit Ethernet

Eduki-taula

[aldatu] Kableria

Hasieran 10Base5 (ethernet lodi) kable ardazkidea erabiltzen zen, nahiko lodia eta gogorra. Kable honekin banpiro-deribazioaren bidez atxikitzen dira estazio gehiago. Hurren 10base2 (ethernet mehea) ardazkidea sortu zen. 10Mb/s-ko abiadura eta 200 metroko gehiegizko segmentua onartzen zuelarik. “Base” hitzak Ethernet sareak oinarri-bandako seinaleak erabiltzen dituela adierazten du. Kable honen konexioak T motakoak dira eta BNC konektoreak erabiltzen ditu.

Dena den 2000. urtetik aurrera transmisio-biderik erabiliena pare kordatua da. Eta hauen artean erabiliena (2006) 100Base-T da baina 1000Base-T 1000mb/s-ko abiadurarekin ere merkaturatuta dago.

Ethernet sare bat osatzeko kableak, konexio abiadura, transmisio mota eta gehienezko luzera ezagutzera ematen dituen nomenklatura baten bitartez arautzen dira.

Kablea eta Konektoreak Ethernet IEEE 802.3 arauan
Kablea Kable-mota Konexioa Gehienezko distantzia Gehienezko estazio kopurua Oharrak
10base5 Ardazkide lodia (50 ohm) banpiro motako konektoreak 500m 100 Muturreko lerroak terminal-buruekin bukatu behar dira, seinalea bueltan ez etortzeko
10base2 Ardazkide mehea,50 ohm,RG58 BNC 185 m 30 Konexioak "T" bidez (Arazoa: sarea ireki behar da). Muturreko lerroak terminal-buruekin bukatu behar dira, seinalea bueltan ez etortzeko
100baseT Pare kordatua UTP kategoria 5 RJ-45 (ISO8877). 100 m Hub: Bus logiko (barruan) kontzentragailu baten eta honi estazio guztiak konektatuta

[aldatu] Kodeketa

Ethernet-en transmisio modua asinkronoa da, hau da, ez du erloju nagusirik erabiltzen ekipoak sinkronizatzeko, baina bit mailako sinkronizazioa beharrezkoa da.

10BaseT-rarte erabiltzen zen jatorriko kodeketa, Manchester zen. UTP 5.mailako kablearen gainean erabiltzen den Fast Ethernet-ek, “4b/5b” kodeketa erabiltzen du, hau da, 4 bit bidaltzeko eta 5 erloju tarte. Zuntz gaineko Ethernet Gigabit-ean eta STP (1000base-T)-en “8b/10b” kodeketa erabiltzen da. UTP 5.maila gainean erabiltzen den Gigabit Ethernet-ek anplitude-modulazio kodeketa erabiltzen du.

[aldatu] Funtzionamendua

Mac azpi-geruzaren betebeharrak ondorengo hauek dira: Onartu/Bidali datuak maila fisikora Onartu/Bidali datuak LLC azpimailara CRC-a kalkulatu Betegarria eremuak txertatu Talka bat detektatu ezkero, transmisioa gelditu eta JAM seinale bat sortu Erroreak dituzten tramak baztertu Entzun kanala, libre noiz dagoen jakiteko Norberaren helbidearekin datozen tramak hartu

[aldatu] Talkadun eragiketak

Ethernet-ek “CSMA/CD 1-iraunkor” protokoloa erabiltzen du, baina konexioentzat “algoritmo bitar esponentziala” erabiltzen du.

Talka bat gertatzen denean JAM seinale bat hedatzen da sarean eta estazioak transmisioa eten eta denbora aleatorio bat itxaroten du. Denbora hau hedapen abiaduraren bikoitza da eta talkaren zenbakiarekin zerikusia du.

[aldatu] Talka gabeko eragiketak

Konmutadoreen (switch) agerpenak LAN konmutatuen sormena ekarri zuen. Ordenagailu bakoitza ataka batera konektatuta dagoenez eta sortzen den trafikoa helburu-ordenagailuak soilik jasotzen duenez, komunikazioak sarearen gehienezko abiadura hartu dezake. Konmutadoreak tramaren helbidea aztertzen du eta aurrez osatutako taula batzuen bidez dagokion atakara zuzentzen du.

Konmutadoreak erabiltzen direnean Ethernet sareek transmisio-biderik ez dutenez konpartitzen, ez dira beharrezkoak CSMA/CD bezalako atzipen protokoloak. Honi gaineratuz, Ethernet-en erabiltzen diren transmisio-bideek transmisioaren noranzko bakoitzerako kanal ezberdin bat erabiltzen dutena, Ethernet duplex bezala ezagutzen den teknologia sortuz. Teknologia honetan ez dago talkarik eta mugapen bakarra seinalearen distortsio-atenuazio da.

Beste hobekuntza bat sarera konektatutako ordenagailuak haien baliabideak azaltzeko seinale-trukaketaren bidez ahal den lan baldintza eraginkorrenak negoziatzea da ere.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Kanpo loturak

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -