Rodrigo Ximenez
Wikipedia(e)tik
Rodrigo Ximenez de Rada, (Gares, 1170 - † Lyon, 1247ko ekainaren 10) elizgizon eta historialari nafarra zen. Toledoko artzapezpikua zen.
[aldatu] Biografia
Gaztaroan Boloniako unibertsitatean ikasi zuen. Gero Osmako apezpiku (1208) eta Toledoko artzapezpiku (1209) bihurtu zen. Toledon katedrale berriaren lehenengo harria jarri zuen.
Toledotik itzal handia izan zuen Alfontso VIII.aren eta Fernando III.aren erreinaldietan. 1212ko Navas de Tolosa batailan hartu zuen parte eta kronikari bihurtu zen.
1214an erregeak Milagroko gaztelua eman zion eta baita inguruko eskualdea ere.
1217an, Honorio III.a aita sainduak gurutzada bat antolatzeko agindua eman zion. Horrela Caceres (1217) eta Requena (1218) eraso zituen baina ezin zituen konkistatu.
1231an, Gaztelako Fernando III.a erregea zela, Quesada eta Cazorla hartu ziten. 1238an, Aragoiko Jaume I.ak Valentzia okupatu zuenean, Toledorako aldarrikatu zuen.
Lyonen hil zen, Inozentzio IV.a aita saindua ikusi eta bueltan zeudela.
[aldatu] Lanak
- De rebus Hispaniae, non Iberiar penintsularen historia 1243 arte azaldu zuen.
- Hunnorum, Vandalorum et Silingorum Historia
- Ostrogothorum Historia
- Historia Romanorum
- Historia arabum, arabiar-iberiar kultura azaltzen duena.
[aldatu] Bibliografia
- Gorosterratzu, Javier. D. Rodrigo Jiménez de Rada. Gran estadista, escritor y prelado, Iruñea: Imprenta Vda. de T. Bescansa, 1925.
- Roderici Ximenii de Rada opera omnia (Juan Fernández Valerde edituatua), Turnhout: Brepols, 1992-1993
- José Ramón Castro Álava. Don Rodrigo Ximénez de Rada. Nafarroako gobernua. Iruñea, 1980.
- Francisco Javier Pérez de Rada y Díaz Rubín, Jauregizarko markesa. El arzobispo don Rodrigo Giménez de Rada. Pérez de Rada, Javier. Madrid, 2002.
- Alan D. Deyermond, Historia de la literatura española, vol. 1: La Edad Media, Bartzelona, Ariel, 2001, orr. 152-153. ISBN 843448305X
- Pick, Lucy. Conflict and Coexistence: Archbishop Rodrigo and the Muslims and Jews of Medieval Spain. Oxbow Books: 2004. ISBN 0-472-11387-9.