Pukkila
Wikipedia(e)tik
Pukkila |
|||
---|---|---|---|
|
|||
Berezko izena | Pukkilan kunta | ||
Herrialdea | - Finlandia | ||
Eskualdea | Hegoaldeko Finlandia | ||
Lurraldea | Ekialdeko Uusimaa | ||
Alkatea | Juha Myyryläinen | ||
Azalera | 145,96 km² | ||
Biztanleria | 2 013 | ||
Dentsitatea | 13,9 bizt/km² | ||
Sorrera | 1898 | ||
Web-orri ofiziala |
Pukkila, Porvoonjoki ibaiaren bailaran kokatutako udalerria da, Ekialdeko Uusimaa eskualdean. Ongi kokatutako herria da, izan ere 15 minutura Helsinki hiriburura eta Porvoora joaten den tren-geltokia daukate pukkilarrek. Denbora pasa ez dela dirudi Pukkilan, oso lasaia eta urteetan ukitugabeko basoak, natura, aurkitu daitezke bertan.
Pukkila, Finlandia osoan ezaguna da udan erakartzen dituen turistengatik. Herria, piztu egin ohi da urtaro honetan eta Finlandiako arte-lan eta esposizio guztiak bertara joan ohi dira, turisten gozagarri. Bertako eliza, zurezkoa da eta duen kolore gorri horrek herriko zubiekin bat egiten du. Kantele lakuak urtero milaka hegazti erakartzen ditu eta ornitologoen erdigune bilakatu da herrialdean. Udaberriko migrazioetan, zisne ugari aurki daitezke.