PKI
Wikipedia(e)tik
Gako publikoaren azpiegitura (edo ingelesez, PKI, Public Key Infrastructure), kriptografia arloan, sinadura digitala, zifratua, edo transakzio elektronikoak ez ukatzea bezalako kriptografia eragiketak bermeaz burutzea ahalbidetzen duen hardwareak, softwareak eta segurtasun prozeduren eta politikek osatzen duten elkarteka da. PKI terminoa ziurtatze autoritateari dagokio zein gainerako osagaiei, modu zabalean beste terminoei nahasketa sortuz, hala nola gako publikoko algoritmoei. Baina esanahi hau ez da zuzena zeren eta ez da behar PKI prozedurak gako publikoko algoritmoak erabiltzeko.
Eduki-taula |
[aldatu] Funtzionaltasuna
PKI teknologia beste erabiltzaileen aurrean kautotzeko balio du eta baita erabiltzaileen identitate ziurtagirien informazioa erabiliz mezuak zifratzeko eta deszifratzeko, informaziori sinadura digitala ezartzeko, transakzio bat ez ukatzeko eta bestelakoentzako ere. PKI erabiltzen duen eragiketa kriptografiakoak gutxienez honako parte hartzaileak ditu:
-
- Eragiketaren erabiltzaile abiarazlea.
- Ziurtagirien baliotasuna bermatzen duten zerbitzarien multzoa: ziurtatze autoritateak, erregistro autoritatea eta denbora zigilatzea.
- Datu zifratuen/sinatuen hartzailea (erabiltzaile abiarazle izan daiteke)
[aldatu] PKIren erabilpenak
-
- Erabiltzaileen eta sistemen kautotzea (login)
- Hizketakidearen identifikazioa
- Datu digitalak zifratu
- Datuen sinatze digitala (dokumentuak,software eta abar)
- Komunikazioei segurtasuna erantsi
- Ez onartzearen bermea, hau da transakzioa gertatu dela ukatzea
[aldatu] Ikus, gainera
- Kriptografia simetrikoa
- Kriptografia asimetrikoa
- Kriptoanalisia
- Zifratze algoritmo
- Kriptograma
- Esteganografia
- PGP
- SSL