See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions

See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Pilotari (telesaila) - Wikipedia, entziklopedia askea.

Pilotari (telesaila)

Wikipedia(e)tik

Pilotari euskarazko telesaila da, Euskal Telebistak 2007an ekoiztutakoa. Julen Gortari pilotaria da protagonista, eta haren inguruko gorabeherak kontatzen ditu telesailak 13 ataletan. Jada 2008. urterako denboraldi berri bat kontratatu dute.

Eduki-taula

[aldatu] Istorioa

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Julen Gortari 25 urte inguruko pilotaria da. Duela bost urte, Venezuelara joan zen pilota-txapelketa batetara, baina itzulerakoan norbaitek droga sartu zion, eta horregatik kartzelan pasatzen ditu bost urte, eta bertan El Vasco ezagutzen du, kartzelan dagoen beste euskaldun bat eta lagunak egiten dira. Halako batean, Julenek gutun-azal bat jasotzen du eta bertan sekulako dirutza ere bai, horrela Euskal Herrira itzultzeko aukera izaten du. El Vascorekin zorretan dagoenez, Jox, bere semea aurkituko duela hitz emango dio, zeren Joxek ez baitu harremanik izan nahi bere aitarekin.

Julen Madril-a iristen denean, Ainhoa Markinez ezagutzen du, eta berarekin amodio-istorio bat edukitzen du Euskal Herrian trenera datorrela. Etxera iristean, Josu Gortari aitak harrera hotza egingo dio, nahiz eta Maika Errazti amak animatuko duen. Etxeko beste senideak Itziar eta Aitor Gortari izango dira, Julenen neba-arrebak.

Julenek pilotan hasi nahiko du, baina lan hau egiteko ez du lan errazik izango. Alde batetik, Gerriko enpresak kontratatuko du, eta bertan konturatuko da Ainhoa ari dela lanean gerente gisa eta gainera mutil-laguna duela, Iñigo. Horrez gain, Xabier Markinez Ainhoarean aitak Julen kontratatuko du, baina baldintza batekin; partiduak galtzen baditu kaleratzekotan. Bestalde, Julenen Gerrikoko aurkari nagusia Mikel Markinez, Ainhoaren neba izango da. Julen gorrotatu egingo du eta ahal duen guztia egingo du Julen Gerrikotik kaleratzeko, Martzial bere aitonaren laguntzarekin.

Bestalde Julenek Jox aurkituko du, eta aitarekin hitz egin dezan konbentzitzen saiatuko da Julen, baina Joxek ez du nahi izango. Horrez gain, Joxek eta Itziarrek harreman bat hasiko dute, non oso korapilotsua bihurtuko dena.

Horri guztiaz gain, jendearen esamesei ere aurre egin beharko die Julenek, ez bait dute ondo ikusten kartzelan egon den pilotari bat, eta gainera dei misteriotsu bat jasoko du Julenek, non esaten dioten Eneko aurkitu behar duela, Venezuelara berarekin joan zen taldeko pilotaria. Horretarako Gorkaren laguntza jasoko du Julenek. Gorka Julenen laguna izango da, eta asko lagunduko dio Juleni bere ikerketan, eta bien artean Eneko ere aurkituko dute. Baina Enekok ezer esaterako norbaitek hil egingo du.

Agertuko diren beste pertsonaiak Irati (Gerrikoko idazkaria), Miren (kazetaria eta Julenen laguna izango dena), Hazi, Niko eta Edurne (Itziarren lagunak, Antxon (Gerrikoko pilota-entrenatzailea), Raul Gartzia (Gerrikoko mediuka) eta Mari (Antxonen emaztea) izango dira.

[aldatu] Aktoreak

[aldatu] Bestelako informazioa

Sugan Beasaingo musika taldeak konposatu du hasierako abestia, Irakurketa abestiaren letrak aldatuta. Atal batean entzun daiteke abesti osoa, kontzertu bat ematen dutenean.

Telesaileko zuzendaria Emilio McGregor izan da, eta bigarren denboraldirako zuzendaria Egoitz Rodriguez da. 1200 metro kubikoko platoa inaguratu zuten iaz Miramongo platoetarako, eta hau erabili izan da hainbat grabaketa egiteko. Kanpoko irudiak batez ere Hernani aldean grabatutakoak dira.

13 atalez osatuta egon da lehen denboraldia, bakoitza 50-60 minutu ingurukoa, eta bigarren denboraldian ere beste 13 atal egongo dira, iraupen berdinekoak. Diotenez 2008ko irailean hasiko da bigarren denboraldia

[aldatu] Kanpo loturak

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -