Pedro Malon de Chaide
Wikipedia(e)tik
Pedro Malón de Chaide (Kaskante, 1530 - Bartzelona, 1589) elizgizon agustinotar eta idazle aszetiko nafarra zen.
[aldatu] Biografia
1567an Salamancan agustinotar bihurtu zen, hantxe Leongo Frai Luis eta aita Gebara zituen maisu. Gero Burgosen (1569-1572), Zaragozan (1575-1577), eta Huescan (1578-1583) bizi zen. Huescako unibertsitatean Teologian doktoretza lortu zuen. Gero Bartzelonan bizi zen, 1589 arte.
[aldatu] Liburuak
- La conversión de la Magdalena, (Bartzelona, 1588).
- Tratado de San Pedro y de San Juan (galdua)
- Libro de todos los santos (galdua).
[aldatu] Bibliografia
- Gullón, Ricardo: Diccionario de literatura española e hispanoamericana. Madrid, Alianza Editorial, 1993. ISBN 84-206-5292-X
- Valbuena Prat, Ángel: Historia de la literatura española, Bartzelona, Gustavo Gili, 1937.