See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions

See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Pedro Ignazio Barrutia - Wikipedia, entziklopedia askea.

Pedro Ignazio Barrutia

Wikipedia(e)tik

Pedro Ignazio Barrutia (Aramaio (Araba), 1682ko uztailaren 3a - Arrasate (Gipuzkoa), 1759) euskal idazlea izan zen, antzerkia batez ere landu izan zuena.

Eduki-taula

[aldatu] Bizitza

Sortzez Aramaiokoa (Araba) zen, Arrasatetik hurbilekoa, eta bizitzaren aldi eder bat ere Arrasaten egin zuen, bertako izkribau izatera iritsiz. Antzerki lan bakarra iritsi da gaur egunera, 1750. urte inguruan "Acto para la Nochebuena" ("Gabonetako ikuskizuna"). Kritikak obra urtetan zokoraturik eduki ondoren, XX. mendean, Gabriel Aresti poeta ohartu zen lehen aldiz obraren balioez.

[aldatu] "Gabonetako ikuskizuna"

"Gabonetako ikuskizuna - Acto para la Nochebuena" (1983, Arabako Foru Aldundia) izeneko obra gaztelaniazko antzerki barrokoaren hurbilekotzat jotzen da. Obra horietan inspiratua dela uste dute adituek. Denbora-, leku- eta ekintza- unitateak oso era berezian erabiltzen ditu: garaiko arau zurrunei men egin gabe, nahasian. Ekintza, esaterako, Judeako Betleemen eta Arrasaten gertatzen da, fantasiaren irudi arinek bakarrik egin ahal dituzten bidaiez baliaturik. Pertsonaiak, oraintxe dira arrasatear ezagunak; oraintxe aingeruak edo Ama Birjina edo San Josef, eta abar.

Baina hain zuzen ere kritikoen ustez, bikoiztasun-joko horiexek dira obrari originaltasun bete-betekoa ez, baina neurri on batean, berezitasun eta tamaina bateko kalitatea ematen diotenak. Bikoiztasun horien azpian, autoreak bi helburu izan dituela uste du Jon Kortazar aztertzaileak:

  • Asmo didaktikoa
  • Asmo barregarri edo komikoa

Obraren gaia honako hauxe da: Grazioso pertsonaiarengan nola gertatzen den kristau-salbazioa. Obraren egitura berriz, ekitaldi bakarrekoa da. Hala ere, ekitaldi bakar honetan hiru zate bereiz daitezke:

  • Lehenean, planteamendua adierazten da.
  • Bigarrenean, bekatuaz eta bekatariez gogoeta egiten da.
  • Hirugarrenean, bekatariaren konbertitzea erakusten da.

Jakin beharrekoa da, azkenik, obra bizkaieraz idatzita dagoela, Arrasateko euskaran, hain zuzen. Obran zehar, bertso-neurri bat baino gehiago erabili ditu autoreak.

[aldatu] Beste lan batzuk

  • Teatro zaarra. Gabonetako ikuskizuna. gabon-sariak. El borracho burlado (1965, Auspoa)
  • Gabonetako Ikuskizuna: Euskalzale aldizkarian argitaratu zen lehenengoz, 1869an, J.M. Guerra historialariak aurkitu eta R.M. Azkueri igorri ostean

[aldatu] Kanpo loturak

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -